1962ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
1962ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
Mota | Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa |
Denbora-tarte | 1962ko uztailaren 8a - 1962ko abenduaren 9a |
← 1959 1964 → | |
Irabazlea | Jose Joakin Mitxelena |
1962ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako bigarren Bertsolari Txapelketa izan zen.
Egitura
Izen ematea librea izan zen eta 40 bertsolari inguruk hartu zuten parte. Horregatik sei kanporaketa jokatu ziren uztailaren 8an hasi eta urriaren 7ra arte, ondoren finalaurreko bat jokatu zen eta azkenik zortzi onenekin finala. Finalean bertan lau onenek beren artean jokatu zuten garaipena[1].
- Kanporaketak:
- Bergara (uztailaren 8an)
- Deba (uztailaren 22an)
- Azpeitia (abuztuaren 2an)
- Oiartzun (abuztuaren 4an)
- Beasain (irailaren 30ean)
- Tolosa (urriaren 7an)
- Finalaurrekoa:
- Eibar (azaroaren 11n)
- Finala:
- Hernani (abenduaren 9an)
Finala
Alfonso Irigoien gai-jartzailearen esanetara zortzi bertsolari aritu ziren lehian. Lau onenek bigarren fase bat jokatu zuten eta argi gelditu zen txapela Lazkaoko Txikia Oiartzungo Handiaren artean izango zela. Garai hartan epaileak gela aparte batean sartzen ziren txapelaren erabakiahartzeko eta sartu orduko atera ziren, zalantzarik inork ez baitzuen Mitxelena izan zela nagusi.
# | Bertsolaria |
---|---|
1 | Joxe Joakin Mitxelena |
2 | Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki" |
3-4 | Imanol Lazkano eta Txomin Garmendia |
5-8 | Akilino Izagirre "Zepai" Jesus Alberdi "Egileor" Jose Luis Lekuona "Lexoti" Manuel Uranga "Azkonar" |
Erreferentziak
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-02).
Ikus, gainera
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Kanpo estekak
- Datuak: Q61362177
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak | ||
---|---|---|
1959 • 1962 • 1964 • 1967 • 1991 • 1995 • 1999* • 2003 • 2007 • 2011 • 2015 • 2017* • 2019 |