2018ko Paris-Roubaix txirrindularitzako lasterketa klasiko honen 116. edizioa izan zen. 2018ko apirilaren 8an ospatu zuten Compiègne eta Roubaix artean, 257 kilometroko ibilbidearekin. Proba UCI World Tourren zati izan zen.
Michael Goolaerts 23 urteko txirrindulari herbeheretarrak (Veranda) bihotzekoa izan zuen lasterketa hasi eta gutxira, eta lurrera erori zen. Tokian bertan saiatu ziren hura suspertzen. Ospitalera eraman zuten gero, baina hil egin zen bertan.[2]