Agdaleko lorategiak

Agdaleko lorategiak
Medina and Agdal Gardens
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Maroko
EskualdeaMarrakesh-Safi
PrefekturaMarrakesh Prefecture
HiriaMarrakex
Koordenatuak31°36′22″N 7°58′47″W / 31.6061°N 7.9797°W / 31.6061; -7.9797
Map
Ondarea

Agdaleko lorategiak (arabieraz: حدائق أكدال‎) Marokoko Marrakex hirian daude; bertan izen bereko urmaela dago. 1985ean Menara lorategiekin eta Marrakexeko medinarekin batera Unescok Gizateriaren ondarea izendatu zituen.

Historia

Lorategiak XII. mendean sortu ziren, Almohade dinastiako Abd al-Muminen agindupean. Ondoren, Saadi dinastiak berritu zituen eta, XIX. mendean, Moulay Abderrahmanek handitu zituen; mende horretan babesteko lasto-buztinezko hormak altxatu ziren.

Ezaugarriak

400 ha. ditu. Dar El Makhzenen dago, Errege Jauregia eta Marrakexeko medina artean. Izena bereber hizkuntzatik dator eta "larre hesitua" esan nahi du. Hesi edo hormen barruan mota askotako fruitondoak daude: laranjondoak, limoiondoak, pikondoak, abrikotondoak, mingranondoak... Zuhaitzak lur sail laukizuzenetan antolatuta daude; tartean olibondoak daude.

Urmaela hasieran 25 kilometroko akueduktu sistema zuen. Ur-biltegi moduan erabiltzen zen, sultanaren lorategiak ureztatzeko eta, baita ere, atseden-lekua bezala. Gaur egun ur geldia da. Ertzean ur-banatzaile baten eskultura handia ikus daiteke.[1]

Iruditegia

  • Lorategiak babesteko horma.
    Lorategiak babesteko horma.
  • Agdaleko urmaela.
    Agdaleko urmaela.

Erreferentziak

  1. Egile batzuk:Morocco. Lonely Planet, 2017, 324 or.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • (Frantsesez):Unescoren informazioa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agdaleko lorategiak Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q392057
  • Commonscat Multimedia: Agdal Gardens / Q392057

  • Wd Datuak: Q392057
  • Commonscat Multimedia: Agdal Gardens / Q392057