Aissa Doumara Ngatansou

Aissa Doumara Ngatansou
Bizitza
JaiotzaKamerun, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Kamerun
Hezkuntza
HeziketaUniversité de la francophonie (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Aissa Doumara Ngatansou (Kamerun, ç 1972) Kamerungo ekintzaile bat da, neskatoen eta emakumeen eskubideen defendatzailea. 2019an Simone Veil saria irabazi zuen. Frantziako gobernuak sortu zuen Veilen omenez, emakumeen kausen alde borrokatzen diren pertsonak ohoratzeko. Sari horren bidez, emakumeek autonomia, hezkuntza, lidergo-funtzioetan parte hartzea eta indarkeria eta diskriminaziorik eza sustatzeko egiten dituzten ahaleginak nabarmendu nahi dira.[1][2][3] [4]

Biografia

Doumara Ngatansou Kamerungo iparraldeko eskualdekoa da. Ama 11 urte zituela hil zen, eta, 15 urte betetzean, bere baimenik gabe, aitak eta familiak hautatutako gizon batekin ezkontzea erabaki zuten.[5]

Ezkondu ondoren, ikasketekin jarraitzea erabaki zuen. Senarraren familiak aurka egin zion erabakiari, baina irmo eutsi zion. Denborarekin, senarra ulergarriagoa bihurtu zen.[5]

Bigarren mailako ikasketak amaitu ondoren, beste emakume batzuekin lan egin zuen, Maroua herrian indarkeria jasaten duten emakumeei eta neskei laguntzeko elkarte bat sortzeko. 1996an, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Elkartearen filial baten sortzaileetako bat izan zen. Elkarte horrek bizirik atera zirenekin egiten du lan, baita ezkontza goiztiarrak eta behartuak eta genero-indarkeriaren beste modu batzuk amaitzeko erabakiak hartzeko ardura dutenekin ere.[6][5]

Elkarteak sorospen-zerbitzuak, sostengu emateko bitartekoak eta laguntza psikosoziala ematen dizkie Boko Haram eskualdean duen islam-larrialdiak kaltetutako emakume eta neskei.[7]

Generoan eta neskatoen eta emakumeen aurkako indarkerian aditua da. ALVFko programen koordinatzailea Kamerunen iparraldeko muturrean, eta ‘We are the solution - let us celebrate women’s role in small-scale farming’ proiektuko zuzendaritza-batzordeko kidea, FAHAMU GKEak zuzendua.[8]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2019 Frantziako Simone Veil Sariaren edizio gorena irabazi zuen, bortxaketa eta ezkontza bortxatuen biktimei laguntzeagatik. Nganasouk esan zuen saria eskaintzen ziela Nigeriako Boko Haram talde terroristaren indarkeria eta ezkontza bortxatu eta bizirik atera ziren emakume guztiei.[7]

Erreferentziak

  1. «Cameroon activist Aissa Doumara Ngatansou wins first Simone Veil prize» News Africa Now 2019-03-09.
  2. «Cameroon women's activist Aissa Doumara Ngatansou wins first Simone Veil Prize» www.sowetanlive.co.za.
  3. «Cameroon women’s activist wins award in memory of French icon Simone Veil» france24.com.
  4. «Le premier prix Simone-Veil à la Camerounaise Aissa Doumara Ngatansou» L'Obs.
  5. a b c «En palabras de Aissa Doumara Ngatansou: “Mi propia experiencia de discriminación me inspiró para convertirme en la activista que soy actualmente”» ONU Mujeres.
  6. «In the words of Aissa Doumara Ngatansou: "My own experience of discrimination inspired me to become the activist that I am today"» UN Women.
  7. a b «Cameroonian Activist Wins French Prize for Promoting Women's Rights» Voice of America.
  8. «Author Page» openDemocracy.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61996536
  • Wd Datuak: Q61996536