Albako duke (portuak)

Albako dukea Merwede kanalean (Herbehereak).
Albako dukea Merwede kanalean (Herbehereak).

Albako dukea itsas portuetan ontziak atrakatzeko balio duen egitura sinpleena da.

Egitura

Albako dukeak, eskuarki, hondoan sartutako pilotez osatuta egoten dira, ontziak bertara lotzeko erabiltzen direnak.[1] Gorputz sendoaren gainean goiko mutur meheagoa izaten dute, zuriz pintatua gauez hobeto ikus dadin.

Etimologia

Egitura hauen izenak Espainiar Herbeheretan du jatorria (neerlanderaz dukdalf, suedieraz dykdalb, alemanez dalbe, frantsesez duc d’Albe). Itxuraz, hasieran docke (moila) eta delfijn (atrakatzeko zutabea) hitzetik eratorria zen, baina Habsburgotarren Espainiar Inperioaren sasoian, Fernando Alvarez de Toledo y Pimentel Albako dukea bertako gobernadore izan zen eta egitura hauen izena berarekin identifikatu zen. Arrazoia ez dago argi, baina hainbat teoria daude:

  • Dukeak arropa beltza eta lepoko zuria jantzi ohi zuelako.
  • Pertsonai gorrotatua zen; horregatik geuzen herbeheretarrek, txikotak lotzean, dukea urkatzen zutela irudikatzen zutelako.
  • Zutabe hauek dukea bezain zurrunak zirelako.
  • Dukeak asmatu edo ekarri zuelako egitura hau Herbeheretara.[2]

Erreferentziak

  1. Espainiako Sustapen Ministerioa. «INFRAESTRUCTURAS (Nivel 1)» https://www.puertogijon.es/ (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 3a).
  2. «Dukdalf (zware paal in het water om schepen aan vast te leggen)» http://www.etymologiebank.nl/ (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 3a).


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8157
  • Commonscat Multimedia: Dolphins (structure) / Q8157

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300007937
  • Wd Datuak: Q8157
  • Commonscat Multimedia: Dolphins (structure) / Q8157
  • i
  • e
  • a
Ontzi terminologiaren aurkibidea
Aparailuak
Ontzi atalak
Maniobrak
Ontzi motak
Langileak