Alepoko xaboi
Alepoko xaboi | |
---|---|
xaboia | |
Irudi gehiago | |
Alepoko xaboia erramu-olioarekin koipeztaturiko oliba-olioz egindako xaboia da, Alepon, Siria iparraldean, duela mende askotatik modu tradizionalean egiten dutena.[1] Marseillako xaboiaren aurrekaria da eta Europara Gurutzaden garaian iritsi zela uste dute. Edonola ere, greziarrek eta erromatarrek jada ezagutzen zuten.[2] Bere osaigaiak bigarren presioko oliba-olioa, sodio hidroxidoa eta erramu-olioa dira, beti ere proportzio aldakor batean.
Propietateak
Alepoko xaboia hipoalergenikoa da, gehigarri kimikorik edo koloratzailerik ez duelako. Gainera, erramu-olioak propietate antiseptikoak ematen dizkio eta oso erabilgarria da gazte-aknearen tratamenduan. Psoriasi kasuak tratatzeko ere erabiltzen dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q2617190
- Multimedia: Aleppo soap / Q2617190