Althéa Laurin

Althéa Laurin

(2023)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaÉpinay-sur-Seine, 2001eko irailaren 1a (22 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktaekwondolaria
Parte-hartzailea
Jasotako sariak
ikusi
  • Merezimenduaren Ordena Nazionaleko Zalduna Merezimenduaren Ordena Nazionaleko Zalduna  (2021eko irailaren 8a)

Facebook: althealaurin Twitter: althealaurin Instagram: iamalthea_l Youtube: UCFLQ_1VF2Nwj1d59UOoo2xw Edit the value on Wikidata

Althéa Laurin (2001eko irailaren 1a), jatorri martinikarreko frantziar emakume taekwondolaria da. Txapeldun olinpikoa izan zen 2024ko Parisko Jokoetan.

Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan esku hartu zuen, eta brontzezko domina lortu zuen +67 kiloko kategorian.[1] Zazpi urte zituela, karatean izena eman nahi izan zuen Epinay-sur-Seine-ko udal kirol eskolan, baina taekwondon proba egin zuen, eta hartan gelditu zen. Les Sportives filmerako azaldu zuenez: "hasieran ez nuen diziplina hori egin behar, baina begirale bat nahasi, eta taekwondolarien lerroan jarri ninduen. Lehenengo saioetan ez nintzen konturatu, jolastu baino ez baikenituen egiten eta, gainera, ez genuen bi borroken arteko aldeak ezagutzen, genekiena zen kirola egitera joanak ginela".[2] Frantziako selekzioarekin izan zuen lehenengo aukera junior kategorian izan zen, 2016an, eta, hurrengo urtean, Europako Txapelduna izan zen; 2018an, Munduko Titulua irabazi zuen kategoria berean, Hammamet-en.

Althéa Laurin, zilarrezko domina da -67 kiloko kategorian Tarragonako 2018ko Mediterraneoko Jokoetan.[3][4][5]

Dublinen, 2019ko Olinpiar kategorien Europako Txapelketan, Althéa Laurinek brontzezko domina irabazi zuen +67 kiloko kategorian.[6] Kategoria berean, urrezko domina da Sarajevoko 2020ko olinpiar kategorien Europako txapelketetan.[7]

Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina irabazi zuen +67 kiloko kategorian, Aminata Charlène Traoré bolikostarrari irabazita.[8]

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen.

Nazioarteko emaitzak

colspan=4| Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio Japonia Japonia 03 !3. postua, brontzezko domina +67 kg
2024 Paris  Frantzia 01 !1. postua, urrezko domina
2024 Paris  Frantzia 01 !1. postua, urrezko domina –49 kg
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2023 Baku  Azerbaijan 03 !3. postua, brontzezko domina 73 kg
Europako Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2023 Krakovia-Małopolska  Polonia 03 !3. postua, brontzezko domina 73 kg
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2022 Manchester  Erresuma Batua 01 !1. postua, urrezko domina 73 kg
2024 Belgrad  Serbia 01 !1. postua, urrezko domina 73 kg
Mediterraneoko JOkoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2018 Tarragona  Katalunia 01 !1. postua, urrezko domina 67 kg
2022 Oran  Aljeria 01 !1. postua, urrezko domina +67 kg

Erreferentziak

  1. "Taekwondo - La Martiniquaise Althea Laurin obtient le bronze a Tokyo - Toute l'actualité de la Martinique sur internet - FranceAntilles.fr" France-Antilles Martinique-n (Frantsesez)2021-08-01ean begiratua.
  2. Sophie Greuil "Althea Laurin, et si pour ses premiers Jeux..." seinesaintsdenis.fr-en (Frantsesez) 2021-07-27. 2021-07-27an begiratua.
  3. "Nos medailles" FFTDAn. (Frantsesez) 2021-08-02an begiratua.
  4. "Resultats des XVIII J.M. cijm.org.gr (Frantsesez)2020-12-11n begiratua
  5. "Tarragona 2018 INFO results.tarragona2018.cat-en (Frantsesez) 2021-08-01ean begiratua.
  6. Michael Pavitt "Aiukaev and Kamalov win all-Russian men's finals at WTE Olympic Weight Categories Championships" www.insidethegames.biz (Ingelesez)2019-11-30 2020-12-11n begiratua.
  7. "Magda Weit-Henin et Althea Laurin sacrées championnes d'Europe de taekwondo á Sarajevo" www-lequipe.fr.(Frantsesez) 2020-12-11. 2020-12-12an begiratua.
  8. Du bronze pour Althea Laurin aux JO de Tokyo www.lequipe.fr. (Frantsesez)2021-07-27. 2021-07-27an begiratua.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q77977043
  • Commonscat Multimedia: Althéa Laurin / Q77977043

  • Wd Datuak: Q77977043
  • Commonscat Multimedia: Althéa Laurin / Q77977043