Amodiozko penak bertso berrietan
Amodiozko penak bertso berrietan | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Antonio Zabala |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | Amodiozko penak bertso berrietan |
Argitaletxea | Auspoa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | bertsolaritza |
Hizkuntza | euskara |
Amodiozko penak bertso berrietan Antonio Zavalak atondutako bertso-antologia da. 1976an plazaratua, egile eta iturri desberdinen ak bildu zituen.
Ezaugarriak
Hitzaurrean Antonio Zavalak aitortu zuen bertso hauek Bilintxen ehun urtemugarekin batera prestatzen ari zen lanekin aurkitu zituela. Bertsoak anonimoak dira, zenbait kasutan Bilintxenak izan daitezkeen zalantza adierazi zuen Zavala, eta gehienak Ipar Euskal Herrikoak eta Gipuzkoakok dira. Garaiari begira, oso urte desberdinetakoak dira, batzuk Bilintx aurretikoak, beste batzuk Zavalaren garaikideak.[1]
Izenburua
Izenburua Zavalak Markesaren alaba poemaren bigarren bertsoaren hasieratik hartu zuen. Liburuaren gai nagusia amodiozko penak dira. Bertso Berriak, bestetik, bertso paperen betiko izenburua izan da.
Motatako bertsoak
Bi mota bereizi zituen antolagiaren egilea:
- Bertsolariak bere sentimentuak jaulkitzen dituen bertsoak. Hauek lirika bezala sailkatzen ditu.
- Bertsolariak amodioari buruz zerbait kontatzen duenean, besteei gertatutako zerbait azaltzen duenean.
Erreferentziak
- ↑ https://www.abc.es/archivo/periodicos/abc-madrid-19790830-25.html
Kanpo estekak
- Liburua Euskaltzaindiaren webgunean.
- Datuak: Q57670367