Ananke (satelitea)
Ananke (satelitea) | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 18,75 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Seth Barnes Nicholson (en) |
Aurkikuntza-data | 1951ko irailaren 28a |
Honen izena darama | Ananke (en) |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 20.439.111 km |
Eszentrikotasuna | 0,24 |
Ezaugarri fisikoak | |
Masa | 30 Eg |
Ananke (grekoa: Ἀνάγκη edo Αναγκαιη), edo Jupiter XII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
Ananke satelite irregularra da, txikia (28 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.
Anankeren espektro infragorria P motako asteroideena bezalakoa, eta litekeena da ura edukitzea. Espektro ikusgaian, satelitea pixka bat gorrixka da.
Anankek bere izena ematen dio satelite-talde bati, Anankeren taldeari: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak, eta Ananke da taldeko handiena. Talde horretako guztiak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.
Aurkikuntza
Seth Barnes Nicholson-ek aurkitu zuen, 1951ko irailaren 28an, Wilson mendiko behatokian.
Izendapena
Ananke satelite-izena mitologia grekoko Ananke pertsonaian du jatorria; Ananke Zeusen maitalea zen.
Anankek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter XII izena erabili zen izendatzeko.
Kanpo estekak
- Anankeren profila
- David Jewitt-en satelite irregularrei buruzko orria
- Scott Sheppard-en Jupiterren sateliteei buruzko orria.
- Datuak: Q16960
- Multimedia: Ananke (moon) / Q16960