Ar-Adûnakhôr
Ar-Adûnakhôr, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Idazlearen hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen da. Dunadan bat izan zen, Numenorreko hogeigarren erregea, eta Eguzkiaren Bigarren Aroko 2709an jaio zen. Bere gurasoak bezala, Valarren aurka agertu zen, bere izen ofiziala adunaikoz hartzeraino, quenyazko ohiko era erabili beharrean, Tar-Herunumen izango zena (hartzen lehena izan ez zen arren, agerian erakutsi zuen lehena izan zen).
Bere izena, batzuk, biraotzat eta harroegitzat hartu zuten, bi hizkuntzetan, "Mendebaldeko Jauna" esan nahi baitzuen, Manwë Valarrarentzat gordetako titulua, Valarren buruzagia zena. Eztabaida dago Ar-Adûnakhôr, bere aita Ar-Abbatâriken edo bere aitona Tar-Kalmazilen oinordekoa izan ote zen dioena, baina gobernarien zenbaketak, Tar-Ardamin hartzen du kontuan. Zehazki, Ar-Abbatârik ez da agertzen Eraztunen Jaunaren eranskinetan, baina bai Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak laneko "Elrosen leinua" atalean. Eguzkiaren Bigarren Aroko 2962an hil zen, eta, bere oinordekoa, bere seme Ar-Zimrathôn izan zen.
Aurrekoa Ar-Abbatârik | Numenorreko erregea Eguzkiaren Bigarren Aroko 2899-2962 | Ondorengoa Ar-Zimrathôn |
Kanpo estekak
- Datuak: Q588135