Arantxa Aguirre Carballeira

Arantxa Aguirre Carballeira

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArantxa Aguirre Carballeira
JaiotzaMadril, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdokumentalgilea, gidoilaria eta film-zuzendaria
IMDB: nm0013676 Edit the value on Wikidata

Arantxa Aguirre Carballeira (Madril, 1965) madrildar dokumentalen zuzendaria eta gidoilaria da.[1]

Biografia

Enriqueta Carballeira aktorearen eta Javier Aguirre zinema-zuzendariaren alaba da, eta ibilbide profesional luzea egin du zinemarekin lotuta. Besteak beste, Mario Camus, Pedro Almodóvar, Carlos Saura eta Luis García Berlanga zuzendariekin lan egin du.[2] Ekoizpen-enpresa zuzendu du -LI Films, José Luis López Linaresekin batera. Hispaniar Filologian ere doktorea da eta bi liburu argitaratu ditu: Buñuel, lector de Galdós / Buñuel, Galdosen irakurlea (Pérez Galdós 2003 Ikerketa Saria) eta 34 actores hablan de su ofici o/ 34 aktore bere lanaz mintzo dira (Cátedra argitaletxea, 2008). Azken ho ri Hécuba, un sueño de pasióndokumentalaren jarraipena.[3]

Agirrek nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du, eta WOW Film Festivalen, Cinedans Amsterdamen eta Encounters South African International Documentary Festivalen jaso du saria.[4] Hécuba, un sueño de pasión lehen filmarekin, Goya sarietarako izendatu zuten. 2017an estreinatutako Dancing Beethoven dokumental luzearekin ere Dokumental Onenaren Goya Sarirako izendatu zuten, baita Forqué eta Platino Sarietarako ere, kategoria berean.[5][6] Dokumental horrekin 2016an Valladolideko Nazioarteko Zinemaldian (SEMINCI) Zilarrezko Spiga lortu zuen Historia Denbora atalean.[7]

Benito Pérez Galdósen filologo eta ikerlari gisa egindako ibilbidearen ondorioz, Agirrek adierazi zuen 2020rako idazleari buruzko film dokumental handia egiteko asmoa duela, autorearen heriotzaren mendeurrenarekin bat etorriz.[8] Hala ere, 2020. urtean Zurbarán y sus doce hijos film luzea argitaratu zuen, Valladolideko Seminciko “Tiempo de Historia” atalean estreinatua. [1]

2021eko abenduan, Madrilgo Arte Ederren Errege Akademian sartu zen seigarren emakumea bihurtu zen.

Filmografia

  • 2020an Zurbarán y sus doce hijos / Zurbaran eta haren hamabi seme-alabak. Zuzendaritza. CEEHk ekoitzitako film luzea.
  • 2018an El amor y la muerte. Historia de Enrique Granados / Maitasuna eta heriotza. Enrique Granadosen historia. Gidoia eta zuzendaritza. López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.
  • 2017an La zarza de Moisés / Moisesen sasia. Gidoia eta zuzendaritza. ELS joglars-ek ekoitzitako metrajea.[9]
  • 2016an Dancing Beethoven. Gidoia eta zuzendaritza. Fondation Béjart Ballet Lausannek eta López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.
  • 2015ean Una rosa para Soler / Arrosa bat Solerentzat. Gidoia eta zuzendaritza. López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.
  • 2013an La gira por China/Bira Txinan. Gidoia eta zuzendaritza. Fondation Béjart Ballet Lausannek ekoitzitako film luzea.
  • 2012an Nuria Espert. Una mujer de teatro / Nuria Espert. Antzerkiko emakume bat. Zuzendaritza. Acción cultural Españolak ekoitzitako film luzea.[10]
  • 2012an Juan y Teresa / Juan eta Teresa. Gidoia eta zuzendaritza. López-Li Filmsek ekoitzitako film laburra.
  • 2011n An american swan in Paris. Gidoia eta zuzendaritza. López-Li Filmsek ekoitzitako film laburra.[11]
  • 2010ean Béjart Ballet au Palais Garnier. Gidoia eta zuzendaritza. Fondation Béjart Ballet Lausannek ekoitzitako film luzea.
  • 2009an El esfuerzo y el ánimo / Ahalegina eta adorea. Gidoia eta zuzendaritza. López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.
  • 2008an Un ballet para el siglo XXI / XXI. menderako baleta. Gidoia eta zuzendaritza. Empresa Municipal Promoción Madrid, S.A.k ekoitzitako film laburra.
  • 2006an Hécuba. Un sueño de pasión / Hekuba. Grinazko ametsa, Jose Luis López-Linaresekin batera. López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.
  • 2003an Un instante en la vida ajena / Une bat inoren bizitzan. Gidoilari Javier Rioyorekin eta Mauricio Villavechiarekin batera. López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.

Sariak eta aintzatespenak

  • WOW Film Festivalen, Cinedans Amsterdamen eta Encounters South African International Documentary Festivalen jaso du saria.[4]
  • Hécuba, un sueño de pasión lehen filmarekin, Goya sarietarako izendatu zuten.
  • 2017an estreinatutako Dancing Beethoven dokumental luzearekin ere Dokumental Onenaren Goya Sarirako izendatu zuten, baita Forqué eta Platino Sarietarako ere, kategoria berean.[5][6]
  • Dokumental horrekin 2016an Valladolideko Nazioarteko Zinemaldian (SEMINCI) Zilarrezko Spiga lortu zuen Historia Denbora atalean.[7]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Entrevista a Arantxa Aguirre Carballeira |. (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  2. Arantxa Aguirre. 16 de mayo de 2013.
  3. «Publicaciones: Buñuel, lector de Galdós - Publicación - Cabildo de Gran Canaria» www.casamuseoperezgaldos.com.
  4. a b «Arantxa Aguirre» IMDb.
  5. a b BARCELONA, MARTA CERVERA /. (1 de mayo de 2017). Arantxa Aguirre: "Dancing Beethoven' no es solo para balletómanos". .
  6. a b «Dancing Beethoven » Premios Goya 2018» www.premiosgoya.com.
  7. a b «Dancing Beethoven | ¡Madrid! Juventud» blogmadridjuventud.com.
  8. Arantxa Aguirre, cineasta: “No descansaré hasta hacer mi documental sobre Galdós”. 27 de octubre de 2015.
  9. 'La zarza de Moisés', el documental que se adentra en el proceso creativo de Els Joglars - RTVE.es. 29 de marzo de 2017.
  10. Imprescindibles - Nuria Espert. Una mujer de teatro - RTVE.es. 24 de octubre de 2016.
  11. Aguirre, Arantxa; Knobloch, Paul; Kupinsky, Dawid. (9 de octubre de 2011). An American Swan in Paris. .

Kanpo estekak

  • Bideo-elkarrizketa Arantxa Agirreri. artxibatu zen .
  • Elkarrizketa Días de cine saioan.
  • Antenaren 3ko elkarrizketa.
  • Pérez Galdósi buruzko libururako esteka.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q47509528
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 53930384
  • ISNI: 000000005944415X
  • BNE: XX1798474
  • CANTIC: a10866280
  • GND: 1074955498
  • LCCN: no2007077658
  • SUDOC: 123601134
  • Wd Datuak: Q47509528