Ardi latx muturgorri
Ardi latx burugorria Ardi latx muturgorria | |
---|---|
Ardi arraza | |
Espeziea | Ovis aries |
Jatorria | Okzitania Euskal Herria |
Ardi latx muturgorria edo ardi latx burugorria Euskal herriko bertako ardi arraza bat da. Ardi latxaren bi mota daude, egun bi arraza ezberdintzat jotzen direnak, ardi latx muturbeltza eta ardi latxmuturgorria. Hainbat adituren ustez,[erreferentzia behar] Ipar Euskal Herriko manex ardiak (manex ardi burubeltza eta manex ardi burugorria) ardi latxaren barietateak baino ez dira. Hala ere, arraza ezberdintzat hartzen dituzte sailkapen ofizialek.
Arrazaren historia
Ardi honi latx izena, dirudienez, duen ilea oso latza delako eman zitzaion. Antzinakoak dira oso, eta gaur arte heltzearen arrazoia honako hau da: mendetan debekatuta egon zela kanpoko beste edozein arrazako ardirik ekartzea.
Bibliografia
- Razas ovinas Españolas. Antonio Sanchez Belda. Maria C. Sanchez Trujiñano. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. 1987. ISBN 84-341-0203-X
Ikus, gainera
- Aari, Euskal mitologian ardiari buruzko kontuak jakiteko.
- Martak
Kanpo estekak
- Ardi latxaren elkartearen webgunea
- Arrazari buruzko bideoa
- Datuak: Q12253893
- Multimedia: Latxa burugorri / Q12253893
Euskal Herriko ardi arrazak | ||
---|---|---|
Ardia • Latx muturgorria • Latx muturbeltza • Manex burubeltza • Manex burugorria • Erronkarikoa • Karrantzako ardi muturbeltza • Karrantzako muturgorria • Sasi ardia • Nafarra • Euskal-bearnotarra • Txurra |