Aremi Fuentes
Aremi Fuentes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tonalá, 1993ko maiatzaren 23a (31 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Hezkuntza | |
Heziketa | Autonomous University of Mexico (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | pisu-jasotzailea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Aremi Fuentes Zavala (Tonalá, Chiapas (Mexiko), 1993ko maiatzaren 23a) pisu-jasotzaile mexikarra da.
Biografia
2011ean, Panamerikar Jokoetan irabazi zuen aurreneko nazioarteko domina, brontzezkoa, hain zuzen ere, eta, 2015ean, hirugarren izan zen, berriro ere, Toronton.[1] 2019an, zilarrezkoa erdietsi zuen Liman.
Olinpiar Jokoak
Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan, hirugarren izan zen, eta brontzezko domina lortu zuen halterofilian ≤76 kilo kategorian, bi jasoalditan 245 kilo jasoz. Abioan, 108 kg jaso zituen, eta, bi denboratan, 137; guztira, 245 kilo jaso zituen Aremi Fuentesek; Neisi Dajomes ekuadortarraren (urrezko domina) eta Katherine Nye estatubatuarraren (zilarrezko domina) atzetik sailkatu zen.[2] Chiapastar batek irabazten duen aurreneko olinpiar domina da.[3][4][5]
Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria | Pisua (arrankada + bi denbora = guztira) |
Tokio 2020 | 03 ! | halterofilia ≤76 kg, emakumezkoa.[6] | 108 + 137 = 245 |
Gainerako emaitzak
Munduko txapelketak | |||
---|---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria | Pisua (arrankada + bi denbora = guztira) |
Paris 2011 | 20. | 69 kg | 99 + 123 = 222 |
Houston 2015 | 20. | 69 kg | 95 + 120 = 215 |
Pan Amerikar Jokoak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Pisua (arrankada + bi denbora = guztira) |
Guadalajara 2011 | 03 ! | 69 kg | 101 + 120 = 221 |
Toronto 2015 | 03 ! | 69 kg | 98 + 125 = 223 |
Lima 2019 | 02 ! | 76 kg | ? |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aremi Fuentes obtiene bronce en halterofilia panamericana» El Informador :: Noticias de Jalisco, México, Deportes & Entretenimiento (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sotelo, Ricardo. (2021-08-01). «La halterofilista Aremi Fuentes le da su tercer bronce a México» UDG TV (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aremi Fuentes, la primer chiapaneca de la historia en ganar una medalla olímpica» Chiapasparalelo 2021-08-02 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
- ↑ «Aremi Fuentes» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «Aremi Fuentes» olympics.com (Gaztelaniaz)
- ↑ Emaitzak 2020 olympedia.org
Kanpo estekak
- Datuak: Q26837738