Aretxaga txaleta
Aretxaga txaleta | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Ubide |
Koordenatuak | 43°01′N 2°41′W / 43.02°N 2.69°W / 43.02; -2.69 |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1910 - 1912 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alfredo Acebal (en) |
Aretxaga txaleta Ubideko Madalena kalearen 18. zenbakian dagoen txaleta da. Eraikina 1910 eta 1912 urteen artean eraiki zuen Alfredo Acebal arkitektoak, Santiago Aretxaga jaunaren aginduz.
Txaleta Old English eta Ana Erreginaren estiloen nahastearen ondorio da. Alfredo Acebalek Arkitektura Sari Nazionala irabazi zuen txalet honen eraikuntzan egindako hainbat berrikuntzengatik. Etxeak hiru elementu batzen ditu, estalkien diseinu konplexua eta triangelu itxurako hormapiko batzuk tartean jartzea, gorriz margoztutako egurrezko egituren erabilpena, eta simetria falta.
Txaletetik hurbil Madalenaren baseliza berreraiki zuen Santiago Aretxagak, 1906an Fausto Iñiguez Betolatza arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera.
Ikus, gainera
- Ubide
Kanpo estekak
- Aretxaga txaletaren sarrerako argazkia Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.
- Datuak: Q12253915
- Multimedia: Aretxaga txaleta / Q12253915