Argirotz
Argirotz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Urraulbeiti |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Argiroz |
Posta kodea | 31449 |
Herritarra | argiroztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′21″N 1°18′33″W / 42.7057294°N 1.30925049°W / 42.7057294; -1.30925049 |
Garaiera | 476 metro |
Distantzia | 46,8 km (Iruñetik) |
Argirotz[1][a] Urraulbeiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
1427n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulbeitiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak argiroztarrak ziren.
Izena
Argirotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Arguilloç (1075)
- Arguirotz (1268)
- Arguiroz (1280)
- Eguiroz (1534)
- Arguiroz (1800)
- Egrior (1802)
- Arguiroz (1945)
- Argirotz (1975)
Geografia
Argirotz Urraulbeiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
Urraulbeiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago. Udaletxea Artiedan dago. Erliebe txikiko ibarra da. Lautada bat osatzen du, Longida, Erromantzatua eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.
Klima
Urraulbeitiko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Estazio meteorologikoak
Urraulbeitin dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 21.5 | 27.0 | 29.5 | 36.0 | 39.0 | 42.0 | 40.0 | 38.0 | 30.0 | 21.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.4 | 14.3 | 16.6 | 20.6 | 26.4 | 29.4 | 28.6 | 24.1 | 18.9 | 12.3 | 8.9 | 18.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.8 | 5.5 | 8.4 | 10.5 | 14.3 | 19.1 | 21.6 | 21.3 | 17.4 | 13.4 | 8.1 | 4.9 | 12.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.6 | 0.5 | 2.4 | 4.4 | 8.0 | 11.8 | 13.9 | 14.1 | 10.7 | 7.9 | 3.9 | 0.9 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -12.0 | -12.0 | -4.0 | 0.0 | 0.0 | 6.0 | 6.0 | 0.0 | -2.0 | -9.0 | -13.0 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 57.6 | 54.0 | 56.1 | 68.5 | 61.8 | 40.6 | 32.9 | 34.1 | 50.9 | 71.9 | 72.5 | 74.4 | 675.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 32.0 | 34.0 | 35.5 | 47.0 | 39.5 | 37.0 | 44.5 | 46.0 | 71.0 | 82.0 | 31.5 | 48.5 | 82.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.0 | 9.4 | 9.2 | 11.7 | 12.0 | 6.8 | 4.9 | 5.2 | 7.0 | 10.4 | 11.9 | 12.2 | 110.4 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.5 | 1.2 | 0.3 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 1.1 | 6.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Leireko monasterioak Gartzea Santxitzen, Domeñuko jaunaren, dohaintzaren bidez eskuratu zituen ondasunak (1075), baina hiribildua Antso Santxitz kondearena zen XII. mende hasieran. Pedro Semenetz Zabaltzakoak bertan zituen mahastiak koroak konfiskatu zituen (1279). Garai hartan jendez hustu zen eta 1427an bi etxe izan zituela adierazten da. Bere eliza Hamaikamila Birjinen izenpean egon zen. XIV. mendean Artiedako jauregiko jaunena izan zen, eta XVI. mendean Besollako markesena.
Kanpaina luze batean industua (1984), bere interesagatik oinplano angeluzuzeneko eliza txiki bat agertu izana nabarmentzen da. Bertako hilerria atxikita duen atari bat du, harlauza mailakatuekin egindako hilobi batzuez osatua; horietako batzuek, burualdean, disko-formako hilarri bat dute.
Oharrak
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Argirotz- Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- ↑ Artiedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
Ikus, gainera
- Urraulbeiti
- Pirinioaurrea
- Zangozako merindadea
- Nafarroa Garaia
Kanpo estekak
- Datuak: Q110257824