Arrisku ikur
Arrisku ikurrak edo arrisku piktogramak merkantzien, subtantzien, lekuen edo objektuen arrisku mezu bat transmititzen duten marrazki figuratibo edo sinbolikoak dira, korronte elektrikoa, pozoia eta erradioaktibitatea barne, egoera desberdinetan.
Ingurumenerako arriskuak
izena | ikurra | unicode | irudia |
---|---|---|---|
Toxikotasuneko ikurra | ☠ | U+2620 | |
Arretako ikurra | ☡ | U+2621 | |
Erradioaktibitateko ikurra | ☢ | U+2622 | |
Irrati-maiztasunaren arriskuko ikurra | |||
arrisku biologikoko ikurra | ☣ | U+2623 | |
Arriskuko ikurra | ⚠ | U+26A0 | |
Goi-tentsioaren ikurra | ⚡ | U+26A1 |
Konposatu kimikoen arriskuak
Ikurra | Esanahia (Definizioa eta Arreta) | Adibideak |
---|---|---|
| Definizioa: Material batekin erreakzionatu eta hori desegin dezakeen substantzia da. Gai korrosiboen etiketetan C ikurra erabiltzen da. Arreta: Ez inhalatu eta saihestu larruazala, begiak edo arropak ikutzea. |
|
| Definizioa: Substantziez edo nahasteez mintzatuz, zerbaitekin urratuz edo talka eginez edo tenperatura igoz leher daitekeena da. Arreta: Saihestu zerbaitekin urratzea edo talka egitea edo tenperatura igotzea. |
|
| Definizioa: Substantzia erregai edo sukoiekin oso erreakzio exotermikoak dituena. Gai erregarrien etiketetan O ikurra erabiltzen da. Arreta: Saihestu material erregarriekin ukitzea. |
|
| Definizioa: Erraz suak hartzen duen substantzia da. Arreta: Saihestu material sutzekin ukitzea (airea, ura). |
|
Definizioa: Substantzia gaseoso konprimituak, likidoak edo disolbatuak, 200 kPa edo gehiagoko presiopean beroarekin leher daitekeen ontzi batean sartuta. Arreta: Ez jaurti inoiz sutara |
| |
Definizioa: Substantzia hauek larruazalekin kontaktuan jartzen badira, osasunentzako arrisku larria, akutua, edo kromikoa dakartzate. Arreta: Saihestu giza gorputzarekin edozein ukitzea. | ||
Definizioa: Arnastu, irentsi edo larruazaletik xurgatuz gero, kantitate txikian ere, organismoan asaldu larriak edo kronikoak, edo are heriotza, ere eragin dezakeen substantzia da. Arreta: Saihestu giza gorputzarekin edozein ukitzea. | ||
| Definizioa: Arnas gutxiegitasuna eragin dezakeen substantzia da. Arreta: Saihestu giza gorputzarekin ukitzea, baita lurruna inhalatzea ere. | |
| Definizioa: Ingurumena Substantzi horrekin ukitzea kaltegarria izan daiteke ekosistemarako epe motzera edo luzera. Arreta: Izan litekeen arriskuagatik, ez jaurti hoditerian, lurrean edo ingurumenean. |
Kanpo estekak
- Datuak: Q900971
- Multimedia: Hazard signs / Q900971