Artearen Museo Nazionala (Osaka)
Artearen Museo Nazionala | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Osaka prefektura |
Izendaturiko hiria | Osaka |
Japoniako auzoa | Kita-ku |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2004 |
Webgunea | http://www.nmao.go.jp/ |
Artearen Museo Nazionala (japonieraz: 国立国際美術館, Kokuritsu Kokusai Bijutsukan?) Osakako museo ezaguna da. Kita-ku auzoan dago eta 2004ean inauguratu zen.
Historia
Expo'70 erakusketa ferian sortu zen "Expo Arte Galeria" pabiloian, garai hartan Osaka kanpoaldean, Suita barrutian. Museoari jarraitasuna eman nahian eraikin berria altxatu eta 1977an ireki zituen ateak. Arata Isozaki izan zen arkitektua.
2004 urterako eraikina zaharkitua zegoen eta espazioa ere mugatua zenez behera bota eta Osaka erdiguneko Nakanoshima uhartean eraikin berria altxatu zuten. César Pelli arkitektuak diseinatu zuen eraikin berria.
Bildumak
- Paul Cézanne
- Pablo Picasso
- Max Ernst
- Tsuguharu Foujita
- Teiji Furuhashi
- Yasuo Kuniyoshi
- Leiko Ikemura
- Miyako Ishiuchi
- Boris Mikhailov
- Ryuji Miyamoto
Union Catalog
Japoniako lau museo elkartu dira materialak elkarbanatzeko:
- MOMAK (Kyoto)
- MOMAT (Tokio)
- NMAO (Osaka)
- NMWA (Tokio)
Argazki galeria
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Osakako Artearen Museo Nazionaleko webgunea
- Datuak: Q1055037
- Multimedia: The National Museum of Art, Osaka / Q1055037