Autofedea Madrilgo Plaza Nagusian
Autofedea Madrilgo Plaza Nagusian | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Francisco Rizi |
Sorrera-urtea | 1683 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 277 () × 439 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P001126 |
Autofedea Madrilgo Plaza Nagusian (gaztelaniaz: Auto de fe en la plaza Mayor de Madrid) 1683an Francisco Rizi espainiar margolariak eginiko oihal gaineko olio-margolana da. Luze-zabal handiko lana da: 277 × 438 zm. Gaur egun Madrilgo Pradoko museoan ikus daiteke. Bere interes nagusia autofedea zehaztasun guztiekin erakustea da.
Historia
Margolanean 1680ko ekainaren 30ean, Madrilgo Plaza Nagusian egin zen autofedea jasotzen da. Autoa Karlos II.a Espainiakoa erregearen aurrean egin zen.[1] Gertaera oso zehatz jaso zituen Francisco Rizik. Erregearen tribunan erregearekin batera bere emaztea, Maria Luisa Orleanskoa, eta bere ama, Mariana Austriakoa, daude. Erregearen ezkerrean Diego Sarmiento Valladares Inkisidore nagusia agertzen da. Inguruan apaizak, soldaduak eta zaindariak agertzen dira, benetako dokumentu historiko honetan. Lana ikusita "errudunak" gutxieneko elementuak dira ikuskizunaren barruan.
Autoak egun osoa iraun zuen. José del Olmo, Aguazil Nagusia eta Errege Lanen Maisua zenak, liburu batean prozesua eta antolaketa oso zehazki azaldu zituen. Esan behar da Olmok berak autofedearen eszenatokia asmatu zuela.[2]
Erreferentziak
Kanpo-estekak
- Datuak: Q21448467
- Multimedia: Auto de Fe (Francisco Rizi) / Q21448467