Badaiako Mendilerroko Erkidegoa

Badaiako Mendilerroko Erkidegoa[1] Arabako lur komunala da. Gasteiztik 15 bat kilometro mendebaldera dago Badaia mendilerroan, eta 2.005 hektareako azalera du.[2]

Haizerrotak Badaiako mendilerroan

Geografia

Mugakideak

  • Iparraldean: Zuia.
  • Hegoaldean: Erriberagoitia eta Iruña Oka.
  • Ekialdean: Gasteiz eta Iruña Oka.
  • Mendebaldean: Kuartango.

Historia

Erdi Aroan sortu zen Badaiako goi-ordokian zedarritutako mankomunitatea.

Banaketa administratiboa

Erkidegoaren administrazioa ez dagokio inongo udalerriri, eta haren ustiatzea Arabako 4 kuadrillatan dauden inguruko 18 herri hauen esku dago:

Batzarlekua

Erkidego edo ermandade honetako artzainek beren arazoez eztabaidatzeko Askiegi[3] edo Askegi[4] izeneko etxean biltzen ziren.[5] Erkidegoko lurren erdialdean kokatuta dago.

Gaur egun batzarretxe zaharra aterpea da; eraikin berria 2006an egin zen. Betidanik batzar horiek egiten ziren ekainaren 13an, San Antonio egunean gaur egun ere erromeria bat egiten da.[6]

Erreferentziak

  1. Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 33. zenbakia, 2014-03-21[Betiko hautsitako esteka].
  2. Arabako lur komunalei buruzko artikulua lurr@lde aldizkarian[Betiko hautsitako esteka]
  3. Askiegi I tumulua Luberri.neten.
  4. Askegi bloga; Iruña Okako aldizkari eta elkarte kultural bati ere izena ematen dien toponimoa da.
  5. Cruz de Ganalto[Betiko hautsitako esteka] Iturribero.neten.
  6. Los molinos de viento de Kuartango.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Badaiako Erkidegoko basoak mugatzeko baimena, Arabako Aldizkari Ofizialean[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) Badaiako Erkidegoari buruzko informazioa villodas.com webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254645
  • Lekuak
  • OSM: 7278919
  • Wd Datuak: Q12254645