Barbazan Apezpikuaren ingurubidea
Barbazan Apezpikuaren ingurubidea | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Barbazan Apezpikuaren ingurubidea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da. Iruñeko harresiaren ipar-ekialdeko zatian dago.
Izena
Izena Arnaldo Barbazangoa (12??-1355) okzitaniar elizgizonaren omenez darama, 1319-1355 artean Iruñeko Apezpikua izan zena.
Kokalekua
Redin pasealekuaren eta Zaldi Zuriaren izkinan hasten da, Redingo bastioiaren parean, eta Iruñeko katedralaren atzealdetik eta Iruñeko Gotzain Jauregiaren albotik igaroz Santa Maria Erreala plazan amaitzen da, Labrit pilotalekutik hurbil.
Ondarea
- Zaldi Zuria
- Redingo bastioia
- Iruñeko katedrala
- Iruñeko Gotzain Jauregia
Kanpo estekak
- Datuak: Q25475275
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |