Baso-eguerdilili
Baso-eguerdilili | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ranunculales |
Familia | Ranunculaceae |
Generoa | Anemone |
Espeziea | Anemone nemorosa L. |
Baso-eguerdililia edo baso-anemona (Anemone nemorosa) Anemone generoko landare loreduna da, Europan jatorria duena. Eguerdilili hau toxikoa da eta herri sendagintzan aprobetxatu dute.
Deskribapena
Landare bizikor belarkara da. Errizoma bidez zabaltzen da eta baldintza egokiak direnean baso azpiko zoruaren zati handi bat hartzen du. Errizoma horretatik 5-15 cmko altuera hartzen duten zurtoinak ateratzen ditu. Hostoak palmatuak dira, zurtoinaren erdialdean hazten dira eta hirutan zatiturik daude. Zati bakoitzak aldi berean hiru lobulu ditu[1].
Lore zuri biziak ditu, 2 cm-ko diametroa dutenak, eta bost zazpi petalo izaten dituzte. Ez dute usainik eta nektarra ere gutxi dute, ugaltzeko intsektuen behar handirik ez baitute. Udaberrian izaten da loraldia[2].
Fruitua akenio bat da.
Habitata
Baso itzaltsuetan aurkitzen da. Zabalkunde geldoa duenez basoen adina zehazteko indikatzaile gisa erabili izan da.
Erabilera
Izatez toxikoa da. Anemonina eta protoanemonina printzipio aktiboak ditu eta sendabelar gisa erabili izan da, azaleko eritasunak, bakterio infekzioak, eztula eta erreuma tratatzeko.
Iruditegia
- Landarea.
- Lorea.
- Hostoak.
- Fruitua.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q161056
- Multimedia: Anemone nemorosa / Q161056