Batuko iturria
Batuko iturria | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Esteribar |
Koordenatuak | 42°55′49″N 1°30′16″W / 42.93030194°N 1.5044849°W / 42.93030194; -1.5044849 |
Batuko iturria —Batueko iturria ere deitua— Esteribarko Zubiri kontzejuan iturri bat da. Iturria arrautza ustelen usainagatik bereizten da, bere urak duen hidrogeno sulfuroaren ondorioz.
Iturria
Joakina Nabarroren arabera, Koldo Artolak jasotako testigantzan: Donibane bezperan, Zubiriko kanpaiek 12: 00ak jotzen zituztenean, haran osoko jendeak larruazaleko hainbat gaitz tratatzeko erabiltzen zuen, ekzema edo aleak, esaterako. Gero ur horretatik edan behar zuten goizero bederatzi egunez. San Joan gau hartan ere su handiak egiten zituzten, "Sarna kanpora, Jende ona etxera" oihukatzen zuten bitartean.
Erreferentziak
- «Esteribar | Zubiri» www.esteribar.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
Ikus, gainera
- Zubiri
Kanpo estekak
- Datuak: Q108508069