Bembrive

Bembrive
Parrokia
Santiago erromatar eliza Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Probintzia:Pontevedra
AlkateaRoberto Ballesteros
Izen ofizialaBembriveko Parrokia
INEk ezarritako kodea36057030000
Geografia
Koordenatuak42°12′18″N 8°41′02″W / 42.20502563°N 8.68398625°W / 42.20502563; -8.68398625
Map
Azalera9,00 km²
Demografia
Biztanleria4.343 (2019)
Dentsitatea485 bizt/km²
Informazio gehigarria
http://bembrive.org/

Bembrive, Vigoko udalerriaren menpe dagoen parrokia bat da. Espainiako, Galizia Autonomia erkidegoan dago kokatuta, zehazki Pontevedrako probintzian.

Datu nagusiak

Bembriven 2010. urteko datuetan, 4362 biztanle bizi ziren, 15 zonaldeetan banatuak. Bere azalera 9km2-koa da eta biztanleriaren dentsitatea 484,67 biztanlekoa km2-koa. Herriko patroia Santiago da, beraz, herriko jaiak uztailaren 23tik 26ra ospatzen dira.

Geografia

Eifonso errekaren aranaren jabe da Bembriveko parrokia, Vigoko erdigunean kokatzen den baso zabalaren jabe. Bembrivek, autonomia berezi bat du[1], bertako erakunde propioak edukitzen uzten diona, bakarrik 9 parrokiek dute eskubide berezi hau Galiziako erkidego osoan.

Bembriveren ondasun nabarmenetako bat Eifonso errekaren basabidea da, honek bere baitan antzinako herrixkak, errota zaharrak, San Cibran ermita eta landaredi zein fauna ikusgarria hartzen baititu.

Autonomia

Bembriveko parrokiak, pedania alkatetza deritzon instituzio bat du. Instituzio honek parrokiak esklusiboki dituen konpetentziak zuzentzen ditu, aurrekontu bat ere badu, urtero, instituzio honek. Gaur egun, Bembriveko alkatea[2], Roberto Ballesteros (PSOE) da.

Bembriveko parrokiak dituen konpetentziak

  • Mendiaren kudeaketa
  • Biztanleria harremanak
  • Urbanismoa
  • Zerbitzuak eta obrak

Biztanleria ordezkatzeko ere balio du aipatutako instituzioak, udaletxearen aurrean.

Erreferentziak

  1. Gazteleraz, autonomiari entidad local menor deritzo. Informazio gehiagorako: [1]Entidad Local Menor (Gazteleraz)
  2. Berez ez dauka alkate titulua, gazteleraz, pedaño deitzen zaio instituzio honetako buruzagiari.

Ikus, gainera

  • Vigoko Udala
  • Galizia
  • Galiziar herriaren batasuna
  • Parrokia, erakunde zibila.
  • Eifonso errekaren basabidea

Kanpo estekak

  • Bembriveko parrokiaren inguruko informazioa orokorrean
  • Bembriveko parrokiaren webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3398815
  • Commonscat Multimedia: Bembrive, Vigo / Q3398815

  • Lekuak
  • INE: 36057030000
  • Wd Datuak: Q3398815
  • Commonscat Multimedia: Bembrive, Vigo / Q3398815