Zori gaiztoan fundatutako Alemaniya'ko gerra, aixa nai zuten eskuperatu gure erreino ederra; oraindik ere bada Frantziya'n diruba eta indarra, len zan bezela ipiñitzeko izango degu biarra.
Beljika'tikan galdetu zuten lendabiziko pasua, jakiñik nola zeguen Paris'a andik bide erosua; aitatik ere artubak dira uste etzan erasua, porrakatu ta puskatu zuten naziyo txiki gaxua.
Ogei ta amar milla milloiko asi zitzaigun eskaka, otso gaizto bat zirudillela artaldiari oskaka; jeneral Foch'ek bialduba da Holanda aldera eskapa, orain lau urte ainbat erronka garai onetan ez dauka.
Amorratubak ziruditela etorri ziran Frantzia, orain esaten errezago da orduko gure trantzia; jenerak Foch'ek eman diyote uste etzuten partxia, mereziko du diamantezko estatua bat jartzia.
| Beren joera Paris aldera egin ziguten aurrena; ango etsiyak artu zituzten, Verdun'a berriz urrena; sei illabete sutan pasa ta etzian sartu barrena, ezta andikan gustora juana Kaiser'en seme zarrena.
Ernegatuta jarri giñuzten zerbait egin biarrian, zergatik gerra eman ziguten arrazoi-bide txarrian; jeneral Foch'ek artu zituben danak guziyak aurrian, gaur iru urte ainbat aleman ez da Frantzi'ko lurrian.
Lenbizi oiek pentsatzen zuten ilko giñala guziyak, bañan oraindik gure kuadrillan bagera gizon biziyak; indar aundiko armak dauzkagu soñian ondo jantziyak, Alemani'ko buru arruak bajatu ditu Frantziya'k.
Aleman batek neri esana, biyok geudela kafian: «Kaiser agintzen ikusiko da laister Paris'ko kortian». Zepelinakin aidetik eta sumarinuak ur-pian, disgusto asko eman digute jun daneko lau urtian.
| Zepelin zarrak bonbaz betiak goiko oroian tartian, millaka minak itxasoan da sumarinoak ur-pian; oiek sumatzen ibilli dira berrogei ta lau urtian, Kaiser Paris'en ez da sartuko Wilson bizi dan artian.
Orrek etzuben errespetatzen legorrik eta urika; sententzi txarra emango zaio, ortan ez dago dudika; orrek nai zuben amenazatu Frantzi'ko errepublika, berriz Paris'en ez du egingo len bezelako burlika.
Gerra gaizto au eman zutela au da bostgarren urtia, oiek besteren interesakin artu nai zuten partia; inglesa eta amerikano gu bezin jende fuertia, alemanaidi eman diyote izugarrizko golpia.
Laguntzalliak nundik dituben ezagutu du Frantziya'k; geren setari eutsi diyogu, ez giñan dudan asiyak; biba gerra ontan gure fabore ibilli diran guziyak, nere partetik ematen diztet eskerrak eta graziyak.
|