Biktimismo

Biktimismoa bere burua biktimatzat hartzen edo erakusten duenaren jarrera.[1] Biktima ezusteko kasuagatik edo besteren erruagatik kalte pertsonalizatua jasaten duena da.[2] Biktimista, aldiz, biktimaz mozorrotzen da, kontzienteki edo inkontzienteki, existitzen ez den eraso edo galera bat simulatuz eta inguruari edo gainerakoei modu okerrean erantzukizuna egotziz.

Logikari dagokionez, biktimismoa erretorika demagogikoa da, aurkariaren argudiaketa modu faltsu batean desprestigiatu nahi duena, inposatua edo autoritarioa dela adieraziz. Horretarako, subjektu biktimistak bere aurkaria erasotzaile gisa kokatzen du inplizituki, biktimaren jarrera hartzen baitu eztabaidaren testuinguruan.[3]

Psikologian, pertsonalitate biktimista[4] edo joera psikologiko biktimista bat — jokabide patologiko batera irits daitekeena,[4] nahasmendu paranoide gisa[5] — norberak pairatzen dituen gaitzen errua besteei egozteko eta inoren errukian babesteko joera bat da. Joera horren ezaugarria errealitatearen deformazio ezkorra da; izan ere, subjektuak atsekabea sentitzen du eta ezin du autokritikarik egin. Kexaren kulturaren oinarrietako bat da.

Erreferentziak

  1. «biktimismo». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-08-27.)
  2. Diccionario Espasa escolar de la lengua española, víctima, Editorial Espasa-Calpe, 1996. ISBN 8423966704
  3. (Gaztelaniaz) «Victimismo» ecured.cu.
  4. a b Deguate.com, El victimismo: la costumbre de culpar, (Gaztelaniaz)
  5. Ángel Aguirre Baztán, Estudios de Etnopsicología y Etnopsiquiatría, pág 124, Universidad de Barcelona, editorial Marcombo, 1994. ISBN 8426709656

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3437709
  • Wd Datuak: Q3437709


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.