Bizkaiko bandera
Bizkaiko bandera Foru Aldundiak Bizkaiarako ofizialki onartutako bandera da. Jatorrizko Bizkai-Lurraldearen Nortasun-Adierazgarriei buruzko abenduaren 15eko 1986/12 Foru Arauaren bigarren idazpuruen bigarren atalak ezarri zuen[1]:
« | Bizkai’ko ikurriña, bere erdi-erdian Lurralde onen ikurdia daroan oiturazko margo gorrigorrizkoa da. | » |
Jatorrizkoa karmin-kolorea zen, askotan Gaztelako Koroaren inguruan zebiltzan Erdi Aroko erakundeek (tartean Arabak) erabiltzen zuten. Lehendabiziko aipamenak XVI. mendekoak dira, antzinena 1559ko azaroaren 23koa, noiz korrejidoreak sindikoak gorde zezala eskatu zuen[2]. Bizkaiko armarria betidanik erdi-erdian izan du.
Erreferentziak
- ↑ Bizkaiko Batzar Nagusiak. 297 zenbakidun BJBOaren eranskina, 1986ko abenduaren 27koa. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Bizkaia (nombre y banderas). .
Ikus, gainera
- Bizkaiko armarria
Kanpo estekak
- Datuak: Q12255339
Euskal herrietako banderak | ||
---|---|---|
Euskal Herri osoa: Ikurrina |