Boulonnais
Boulonnais Frantzia iparraldeko antzinako lurraldea da, itsasaldera jaisten den sakonune lau eta heze batean.
Historia
Galiako lurraldea, Galia Belgikako bigarren herrialdea izan zen erromatarren garaian. Dukerri izan zen Erdi Aroan (hiriburua: Boulogne-sur-Mer), eta 1478. urtean igaro zen betiko Frantziako koroaren eskuetara.
Ekonomia
Zaldi- eta behi-aziendak dira nagusi.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q63604
- Multimedia: Boulonnais (land area) / Q63604