Brian Daniel Pintado

Brian Daniel Pintado

(2023)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCuenca (Ekuador), 1995eko uztailaren 29a (29 urte)
Herrialdea Ekuador
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak Ibilketa atletikoa
20 km ibiliak
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua57 kilogramo
Altuera168 zentimetro

IAAF: 14409996 Edit the value on Wikidata

Brian Daniel Pintado Álvarez (Cuenca, 1995eko uztailaren 29a) atletismoan martxa proban lehiatzen den ekuadortar kirolaria da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bakarka eta zilarrezkoa bikoteka eskuratu zituen.[1]

Ibilbidea

Gaztaroan kirol ugari probatu zituen eta David anaiak animatuta martxa egiten hasi zen. 2008an, 11 urte zituela, Hego Amerikako eskolarteko Jokoetan txapelduna izan zen eta 2011n gazte mailako Munduko Txapelketan hamargarren egin zuen.[2]

2014 eta 2015 artean kirola uztekotan egon zen baina semea jaio ondoren berriz ekin zion eta Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte. 37. postuan gelditu zen.[2]

2018ko eta 2019ko Panamerikar Jokoetan 20 km martxa probak irabazi zituen eta azken garaipen horrekin Tokioko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen. Tokion 12. amaitu zuen.

2023an Budapesten jokaturiko Munduko Txapelketan zilarrezko domina eskuratu ondoren[3] 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 20 km martxan[4]. Horretaz gain zilarrezko domina eskuratu zuen Glenda Morejónekin jokaturiko 35 km martxa errelebotan.[1]

Nazioarteko palmaresa

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 01 !1. postua, urrezko domina 20 km martxa
2024 Paris  Frantzia 02 !2. lekua, zilarrezko domina 35 km martxa talde mistoa
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Budapest  Hungaria 02 !2. lekua, zilarrezko domina 35 km martxa
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Cochabamba  Bolivia 01 !1. postua, urrezko domina 20 km martxa
2019 Lima  Peru 01 !1. postua, urrezko domina 20 km martxa

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «La emoción de Daniel Pintado y Glenda Morejón tras conseguir la segunda medalla para Ecuador en París 2024» ESPNdeportes.com 2024-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
  2. a b «Daniel Pintado, un andarín hecho para triunfar» web.archive.org 2019-08-22 (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
  3. «Daniel Pintado gana medalla de plata y festeja como Cristiano» Primicias 2023-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
  4. (Gaztelaniaz) urielblanco. (2024-08-01). «Daniel Pintado gana el oro para Ecuador en marcha de 20 km en los JJ.OO. París 2024; Brasil y España completaron el podio» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q24956274
  • Commonscat Multimedia: Brian Daniel Pintado / Q24956274

  • Kirolariak
  • IAAF: 14409996
  • Wd Datuak: Q24956274
  • Commonscat Multimedia: Brian Daniel Pintado / Q24956274