Céline Orgelle Kentsop

Céline Orgelle Kentsop

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDschang (en) Itzuli, 1970eko maiatzaren 4a
Herrialdea Kamerun
HeriotzaDuala, 2024ko irailaren 4a (54 urte)
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Izengoitia(k)Mamiton

Céline Orgelle Kentsop, Mami Ton izen artistikoz ere ezaguna[1], (Loum, 1970eko maiatzaren 4a – Duala, 2024ko irailaren 4a) kamerundar aktorea izan zen[2].

Bizitza

Loumen jaio zen 1970eko maiatzaren 4an[3] eta umetan erizain izan nahi zuen[4]. Ez zuen amets hori lortu eta 1992an Dualara joan zen lan bila[5]. Han Flobert Tankou ezagutu zuen, eta hark antzeztera bultzatu zuen[4]. Ebenezer Kepombia zuzendari eta ekoizleak zinemaren munduan sartzen lagundu zion[4].

Kentsop Association des personnes préférées erakundearen enbaxadore bihurtu zen, non anputatuen eskubideen aldeko kanpaina egin zuen Mirette alabarekin batera[2]. Antoine Toheren alarguna zela esan zuen, Paul Biya presidentearen irudikapenengatik ezaguna egin zena. Lau seme-alaben ama eta sei biloben amona zen[6].

Istripu zerebrobaskular baten ondorioz hil zen Dualako ospitalean, 2024ko irailaren 4an, 54 urte zituela[2][7][3].

Filmografia

Zinema

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak[8]
2015 Secret conjugal Film laburra
2016 Miranda Mirandaren ama
2018 Conséquences tribales Christine [9]
Héritage fatal Huguette
Le Bordel de Katoucha
2020 Irrational Love Naomie
2021 Ziizi

Telebista

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak[8]
2014-2015 Cercle vicieux Agatha
2016-2018 La reine blanche Mamiton
2017-2020 Pakgne
2018-2019 Habiba Christina
2019-2021 Divine Agathe
2020 Madame Monsieur Mami Ton
Au nom de l'Amour Magne Telefilma
2021 La nouvelle épouse Koumou
2023 Les minutes de Mamiton Mamiton

Internet

Urtea Izenburua
2019 La fille de Mamiton

Sariak

  • 2011 eta 2013: Canal 2'Or kateko emakumezko aktore onena[5]
  • Bafoussameko Komane jaialdiko Ezusteko Ohorezko Saria[10]

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) Ngon, Charlie. «Dans « Les Minutes de Mamiton », Céline Orgelle Kentsop est plus sévère que jamais !» Auletch 2018-12-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-05-16) (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  2. a b c (Frantsesez) «Nécrologie : Kentsop Orgelle, la Comédienne Mami Ton n’est plus» Saimondy 2024-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  3. a b (Frantsesez) Godje Mana, Joël. «Nécrologie : l’actrice Mamiton n’est plus» News du Camer 2024-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  4. a b c (Frantsesez) Essosso, Carine. «Ma vraie vie» Nyanga 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  5. a b (Frantsesez) «Orgelle Kentsop» CINAF jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-03) (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  6. (Frantsesez) Ngaka, Simon. «Mami Ton déclare être la veuve du comédien Président Antonio» Saimony 2023-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  7. (Frantsesez) Djaleu, Armand. «Nécrologie : la comédienne Mami Ton est décédée» Actu Cameroun 2024-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  8. a b (Ingelesez) «Orgelle Celine Kentsop (1970-2024)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  9. (Frantsesez) «Conséquences tribales» CINAF jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-30) (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  10. (Frantsesez) Obanka Makessi, Iris. «Cameroun : décès de l’actrice Mami Ton» Gabon Media Time 2024-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q107447793
  • Commonscat Multimedia: Kentsop Orgelle / Q107447793

  • Wd Datuak: Q107447793
  • Commonscat Multimedia: Kentsop Orgelle / Q107447793