Candice McLeod (1996ko azaroaren 15a) jamaikar atleta da, abiadura lasterketetan aditua.
2021eko ekainean Jamaikako Olinpiar Probetan, McLeod-ek bere marka pertsonala seigarren aldiz jaitsi zuen 49,91 segundora jaitsiz 400 metrotan, Stephenie Ann McPherson-en atzetik bigarren gelditu zen, eta 2020ko Udako Joko atzeratuetarako Jamaikako taldean bere postua ziurtatu zuen.[1] Tokioko Olinpiar Jokoetako 400 metroko lasterketetan McLeod-ek bere seriea irabazi zuen, eta ondoren 49,51 segundoko marka pertsonal berria egin zuen bere finalaurrekoan eta finalerako sailkatu zen.[2] Azkenean, 4x400m-ko emakumezkoen erreleboan lortu zuen Olinpiar domina, brontzea lortuz.
Nazioarteko emaitzak
Olinpiar Jokoak |
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 03 ! | 4x400m |
Erreferentziak
- ↑ «Jamaica Observer Limited» Jamaica Observer (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
- ↑ (Ingelesez) IOC. «Tokyo 2020 Men's 400m Hurdles Results - Olympic athletics» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
Kanpo estekak