Club de Remo URME
Club de Remo URME Unión de Remeiros de Muros e Esteirana | |
---|---|
Sorrera | 2023 |
Herria | Muros (Coruña) CR Muros + AD Esteirana |
Entrenatzailea | Beni Fábregas |
Patroia(k) | Iago Leis |
Kolorea(k) | zuria eta urdin iluna |
Trainerua | Esteirana |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2024 | 9.a (Galiziako A Liga) |
Club de Remo URME (izen osoa, Club de Remo Unión de Remeiros de Muros e Esteirana) Galiziako Coruñako probintzian dagoen Murosko arraun taldea da. C.R. Muros eta A.D. Esteirana elkarteen arteko batura da.
Historia
Muros eta Esteirana arteko lehia handia zen baina 2022an talde biak trainerua atera gabe egon ondoren 2023an Muros-Esteirana izenarekin elkarlanean osatu zuen trainerua[1] eta B Ligako txapelduna izan zen nagusitasun osoz. Lehenengo estropada ezik gainerako guztiak irabazi zituen. 2024an proiektua egonkortzeko Club de Remo URME elkartea sortu zuten[2].
Palmaresa
Ligak
- Galiziako A maila (0)
- Galiziako B maila (1): 2023.
Azken denboraldiak
Urtea | Liga |
---|---|
2023 | Galiziako B maila, 1.a (Muros-Esteirana) |
2024 | Galiziako A maila, 9.a |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q127260820