Coenagrion scitulum
Coenagrion scitulum | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Odonata |
Familia | Coenagrionidae |
Generoa | Coenagrion |
Espeziea | Coenagrion scitulum (Rambur, 1842) |
Coenagrion scitulum Coenagrionidae familiako odonatua da.
Deskribapena
Sorgin-orratz txikia da (30-33 mmko luzera), urdin eta beltzez koloreztatua dagoena (eme batzuk berdexkak izan daitezke). Abdomeneko orban beltzen eredua, bigarren segmentuan duen ardo-kopa formako marrazkia[2] eta erronbo formako pterostigmak dira arren ezaugarri bereizgarriak. Beti ere, Coenagrion caerulescens oso antzekoa denez gero, uzkialdeko apendizeak behatu behar dira bi espezieak ziurtasunez bereizteko[3].
Bizilekua
Ur bazterreko landaredi belarkara ongi garatua duten ur-geldi eguzkitsuetan bizi da. Batzuetan korronte geldoko uretan aurki daiteke[3].
Banaketa
Iparraldeko Afrikan, hegoaldeko Europan eta hego-mendebaldeko Asian, Kaspiar itsasoa eta hegoaldeko Kaukasoraino hedaturik dago. Beste populazio bat erdialdeko Asian (ekialdeko Kazakhstan, Kirgizistan eta Tajikistanen) banaturik dago[1].
Erreferentziak
- ↑ a b J.P. BOUDOT (2014): Coenagrion scitulum In: IUCN 2014. IUCN Red List of Threatened Species. 2014.1 bertsioa. <www.iucnredlist.org>. 2014ko ekainaren 30ean begiratua.
- ↑ Dainty Damselfly British-dragonflies.org.uk
- ↑ a b Antonio TORRALBA-BURRIAL, Francisco Javier OCHARAN, Adolfo CORDERO, David OUTOMURO, Mónica AZPILICUETA: Coenagrion scitulum Atlas y Libro Rojo de los invertebrados amenazados de España. (Especies vulnerables). Magrama.gob.es. 2014ko ekainaren 30ean begiratua
Kanpo estekak
- Datuak: Q442936
- Multimedia: Coenagrion scitulum / Q442936
- Espezieak: Coenagrion scitulum