Cornelii Scipiones

Cornelii Scipiones edo Eszipioien familia erromatar patrizioak ziren, gens Corneliaren adar bateko kideak. Bigarren gerra punikoaren ondorengo hamarkadetan, Eszipioien garaia izenaz ezagutzen den garaian, erromatar politika menderatu zuten familia honetako kideek. K.a. II. eta III. mendeetako jeneralen eta estatu-gizonen dinastia dira. Inperioaren garaian, klaneko hainbat kidek kontsulatua lortu zuten, baina ordurako kontsulatuak galdua zuen garrantzi politiko guztia, ohorezko kargua zen. Azken Kornelio Eszipion III. mendearen amaierako augure bat izan zen.

K.a. III. mendean datatutako eta 1780an berriro aurkitutako familiaren hilobiak, Eszipioien hilobiak[1], inskripzio latinoen bilduma handienetako bat du, Erromako Errepublikari buruzko informazio iturri garrantzitsua.

Kideak

  • Publio Kornelio Eszipion, botere kontsularra zuen tribuno militarra K.a. 395 eta 394an . Badirudi cognomen hau hartzen duen lehena dela.
  • Luzio Kornelio Eszipion, kontsul K.a. 350ean.
  • Luzio Kornelio Eszipion Barbato, kontsul K.a. 298an.
  • Gneo Kornelio Eszipion Asina, kontsul K.a. 260an, K.a. 54an.
  • Luzio Kornelio Eszipion, kontsul K.a. 259an.
  • Kneo Kornelio Eszipion Calvo, Kontsul K.a. 222an.
  • Publio Kornelio Eszipion Asina, kontsul K.a 221ean.
  • Publio Kornelio Eszipion, kontsul K.a. 218an.
  • Publio Kornelio Eszipion Afrikarra, Hanibal garaitu zuen Zaman, kontsul K.a. 205ean, K.a. 194an.
  • Publio Kornelio Eszipion Nasika, kontsul K.a. 191ean.
  • Luzio Kornelio Eszipionn Asiarra, kontsul K.a. 190ean.
  • Marko Kornelio Eszipion Maluginense, pretore K.a. 176an .
  • Luzio Kornelio Eszipion, pretore K.a. 174an.
  • Publio Kornelio Eszipion (apaiza), flamen dialis
  • Publio Kornelio Eszipion Nasika Korkulo, kontsul K.a.162an, K.a. 155ean.
  • Publio Kornelio Eszipion Emiliano Afrikarra, kontsula K.a. 147 .
  • Publio Kornelio Eszipion Nasika Serapion, kontsul K.a. 138an.
  • Publio Kornelio Eszipion Nasika, pretore K.a. 93.
  • Luzio Kornelio Eszipion Asiarra, kontsul K.a. 83an.
  • Publio Kornelio Eszipion, kontsul K.a. 16.
  • Publio Kornelio Eszipion, kontsul K.a. 52an.
  • Servio Kornelio Eszipion Salvidieno Orfito, kontsul 110ean.
  • Servio Kornelio Eszipion Luzio Salvidieno Orfito, kontsul 149.
  • Servio Kornelio Eszipion Salvidieno Orfito, cónsul 178.

Erreferentziak

  1. Zizeron. «Tusculanae Quaestiones I, 13» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16209250
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 20622103
  • GND: 124714420
  • LCCN: sh85118715
  • Wd Datuak: Q16209250