Cuatro Vientos zubia
Cuatro Vientos zubia | |
---|---|
Lauhaizeko zubia Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°40′W / 42.82°N 1.66°W / 42.82; -1.66 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1789 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Santos Angel Otxandategi |
Cuatro Vientos zubia edota Lauhaizeko zubia Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Cuatro Vientos bidegurutzean kokatzen da, Arrotxapea eta Trinitarioak elkarlotzen ditu, Lauhaizean dago, San Salbador elizatik hurbil. Gipuzkoa etorbideak zeharkatzen du.
Historia
Zubi hau 1789. urtean eraiki zuten, Iruñearen iparraldearekin eta Gipuzkoarekin zegoen jarduera handiari erantzun ahal izateko. Lehenago, 1785ean, bi probintziak elkartzen zituen errepidea egiten hasi ziren. Ordura arte, iparraldera joateko Dona Grazia zubia erabili behar izaten zuten. Horren ondorioz, eraikuntza berri horri Dona Grazia Zubi Berria izena eman zioten. Dena den, herritarren artean Cuatro Vientos zubia nagusitu zen, izen bereko bidegurutze ezagunaren ondoan baitago. Kronikagileak honako hau dio horren gainean:
« | Gure lurraldean "Ebroaldeko ipar haize, sargori haize, Gaztelako haize eta ekialdeko haize" deitu ohi diegun lau haizeek perpendikular bat egiten zuten tokia zelako "Cuatro Vientos" izena eman zitzaion. | » |
Zubia harriz eta betoiz egina dago, eta hiru arku handi apaldu ditu. XX. mendearen lehen erdialdean handitu egin zen.
Kanpo estekak
- Cuatro Vientos zubia. Arga ibaia: Arrotxapeako zatia. Iruñeko Ibai Parkea
- Datuak: Q12256014
- Multimedia: Brigde of Cuatro Vientos / Q12256014
Iruñeko zubiak | ||
---|---|---|
Arga ibaiko zubiak: Barañaingo oinzubia • Landaben zubia • Mintegien oinzubia • Milutze zubia • Sanduzelaiko oinzubia • Sanduzelaiko zubia • Hodien oinzubia Elortz eta Sadar ibaietako zubiak: Urdanotz taldeko oinzubia • Etxabakoitzeko pasabidea • Arostegi zubia • Etorkizuneko lotura Donapearekin |