Cystoderma fallax
Cystoderma fallax | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Cystoderma |
Espeziea | Cystoderma fallax A. H. Smith & R. Singer |
Cystoderma fallax Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du interes gastronomikorik, toxikotasunen bat izateko arriskuarekin.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehorra, ez da likatsua, pikortsu-flokosoa, hasieran ia hemisferikoa edo ganbila, gero lau samarra. Hori-lehoi kolorekoa edo arre-okre kolorekoa, erdian lehoi-gorrixka kolorearekin. Ertza oxkarratu ikusgarri batekin eta koskekin apaindua.
Orriak: Itsatsiak, zuriak, baina tindu arrosa arin batekin.
Hanka: Kapelaren kolore berekoa eraztunetik oinarriraino, estaldura ezkatatsu pikortsu batekin. Eraztunetik gora kolore zurixka du. Eraztun iraunkorra lepoko-formakoa, oso nabarmena.
Haragia: Okre-arrosa kolorekoa kapelan eta arre-horixka oinean.[2]
Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Fallax epitetoa latinetik dator, gezurra, engainagarria, esan nahi duen "fallas" hitzetik. Erraz nahas daitekeelako beste espezie batzuekin
Jangarritasuna
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Cystoderma amianthinum delakoarekin nahastu daiteke, honek oina ez du hain ikusgarria eta eraztuna ez du hain markatua.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean, koniferoen basoetako soilguneetan. Espezie taldekoia.
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Errusia.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 363 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 47 or. ISBN 84-282-0541-6 (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier,. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
Kanpo estekak
- Datuak: Q10465235
- Multimedia: Cystoderma fallax / Q10465235
- Espezieak: Cystoderma fallax