Daimler-Motoria-Gesellschaft

Daimler-Motoria-Gesellschaft
Datuak
Motaautomobile manufacturer (en) Itzuli eta aerospace manufacturer (en) Itzuli
Jarduera sektoreaautomobilgintza eta machinery industry and plant construction (en) Itzuli
HerrialdeaAlemaniar Inperioa
Jarduera
Eskumendekoak
Q107645372 Itzuli
Ekoizpena
automobil
Agintea
ZuzendariaGottlieb Daimler
Egoitza nagusi
  • Berlin
Egoitza nagusi
  • Stuttgart
Legezko formaakzio konpainia
Zeren jabe
Mercedes (en) Itzuli eta Daimler Manufacturing Company (en) Itzuli
Historia
Sorrera1890
Sortzailea
Gottlieb Daimler
Wilhelm Maybach (en) Itzuli
SorlekuaStuttgart
OndorengoakDaimler-Benz eta Steyr-Daimler-Puch (en) Itzuli
Desagerpena1926

Daimler-Motoria-Gesellschaft (DMG bezala laburtua, Daimler Motors Corporation bezala ere ezaguna) Alemaniako ingeniaritza enpresa bat izan zen eta geroago automobilgintza bat, 1890etik 1926ra martxan zegoena. Gottlieb Daimlerrek (1834-1900) eta Wilhelm Maybachek (1846-1929) sortu zuten, eta Cannstatten (gaur egun Bad Cannstatt, Stuttgart hiriko barruti bat) izan zuen lehen egoitza. Daimler 1900ean hil zen, eta negozioa 1903an Stuttgart-Untertürkheimera lekualdatu zuten, jatorrizko fabrika sute batek suntsitu ondoren; eta 1922an Berlinen kokatu zuten. Beste lantegi batzuk Marienfelden (Berlindik gertu) eta Sindelfingenen (Stuttgart ondoan) zeuden.

Hasiera batean gasolinazko motorrak ekoizten zituen enpresak, baina Wilhelm Maybachek Emil Jellinekentzat eraikitako lasterketetako auto kopuru txiki batek arrakasta izan ondoren, 1902ko Mercedes modeloa egiten hasi ziren, eta, hala, autoen ekoizpena zabaldu egin zen, DMGren produktu nagusi bihurtzeko —hainbat modelo egiten hasi zen—.

Lehen Mundu Gerraren osteko Alemaniako krisi ekonomikoa zela eta, DMGk Benz & Companyrekin bat egin zuen 1926an, Daimler-Benz bihurtuz eta Mercedes-Benz bere automobilen marka komertzial gisa hartuz. 1998an Chrysler Corporationekin beste fusio bat egin zen "DaimlerChrysler" bilakatzeko. Izena 2007an Daimler AG-ri aldatu zitzaion, Chrysler Cerberus Capital Management putre-funtsari saldu zitzaionean, eta 2022an behin betiko, izena Mercedes-Benz Group-era aldatu zuten.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q699551
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 138971975
  • GND: 32537-5
  • LCCN: nr98031948
  • NKC: ko20010094275
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q699551