Daisetsuzan Parke Nazionala
Daisetsuzan Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Asahi-dake |
Mota | national parks of Japan (en) |
Azalera | 2.267,64 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°39′37″N 142°51′29″E / 43.6603°N 142.8581°E / 43.6603; 142.8581 |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Daisetsuzan Parke Nazionala (japonieraz: 大雪山国立公園, Daisetsuzan Kokuritsu Kōen?) Japoniako Hokkaido uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazionala da. 1934an ezarri zen. Japoniako Parke Nazional handiena da.
Geografia
Daisetsuzan izenak "mendi elurtu garaiak" esan nahi du. 2.000 metrotik gorako 16 tontor hartzen ditu, denetan garaiena Asahi-dake (2.291m) da. Hiru mendi multzo daude:
- Daisetsuzan multzo bolkanikoa: Parkearen iparraldea hartzen du. Bertan dagio Asahi-dake mendia.
- Tokachi multzo bolkanikoa: Parkearen hegoaldea hartzen du. Mendi garaiena Tokachi (2.077m) da.
- Shikaribetsu multzo bolkanikoa: Parkearen ekialdea hartzen du. Bertan dago Ishikari mendia (1.967m), uharteko ibai luzeena den Ishikari ibaia bertan sortzen da.
Banaketa administratiboa
Bi suprefeturen artean dago Daisetsuzan Parke Nazionala, Kamikawan eta Tokachin. Inguruan dago uharteko bigarren hiri handiena ere, Asahikawa.
Ondasun nabarmenak
- Asahi-dake mendia.
- Tokachi mendia.
- Sōunkyōko arroilak.
- Ishikari mendia.
- Ishikari ibaia.
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Daisetsuzan Parke Nazionalaren webgunea
- Datuak: Q1157659
- Multimedia: Daisetsusan National Park / Q1157659