Diofanto Alexandriakoa
Diofanto Alexandriakoa | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Διόφαντος |
Jaiotza | Alexandria, 200/214aren inguruan |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Alexandria, 284/298aren inguruan (83/84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Diofanto Alexandriakoa (antzinako grezieraz: Διόφαντος ὁ Ἀλεξανδρεύς, Dióphantos ho Alexandreús), matematikari grekoa, Alexandriako eskolakoa, 200/214aren inguruan jaio zen eta 284/298aren inguruan zendu zen. Arithmetica du obra nagusia; bertan, lehen mailako ekuazioei buruzko teoria bat eta bigarren mailako ekuazioei emandako soluziobide bat azaldu zituen. "Aljebra modernoaren aitzindaria" izan zen.
Bizitza
Alexandrian jaio zen, ezer gutxi dakigu bere bizitzaz zendu zen adina izan ezik, greziar antologian gordetako asmakizun eran idatzitako epitafio honi esker.
« | Bidaiari! Hemen datza Diofantoren gorpua, eta zenbakiek frogatuko dute zeinen luzea izan zen haren bizitza, zeinaren seirena haurtzaroa izan zen; gaztaroa hamabirena; ezkonbizitza antzuak zazpirena bete zuen; beste bost urte pasa ondoren bere lehen semea izan zuen; hura aitaren adin osoaren erdia zuenean hil zen; lau urte geroago gertatu zen Diofantoren heriotza. | » |
Epitafio hori egia bada, zenbat urtez bizi izan zen Diofanto?
- , non x Diofantoren adina den.
Horren arabera, Diofanto 84 urte zituela hil zen.
- Datuak: Q178217
- Multimedia: Diophantus / Q178217