Document
Document | |
---|---|
R.E.M.en albuma | |
Egilea(k) | R.E.M. |
Argitaratze-data | 1987 |
Izenburua | Document |
Ekoizpen lekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | LP |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | rock alternatiboa |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 39:51 minutu |
Diskoetxea | I.R.S. Records (en) |
Zatiak | 11 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | R.E.M.'s albums in chronological order (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Peter Buck |
Document R.E.M. rock alternatiboren taldearen bosgarren estudio albuma izan zen. 1987an plazaratu zuten. Document Scott Littek, taldearekin batera, ekoiztu zuen lehen diskoa izan zen; kolabori hori hurrengo grabazioetan mantendu zen: Green, Out of Time, Automatic for the People, Monster eta New Adventures in Hi-Fi.[1] Arrakasta handia izan zen. Album honekin R.E.M. taldeak bere lehen Top 10 Estatu Batuetako zerrendetan lortu zuten. "The One I Love" abestiarekin lehen platinozko diskoa lortu zuten.
Izenburua
Jatorriz, albumaren azalean mezu hau agertu behar zen: "File Under Fire" (Su azpiko dokumentua); nolabait, Michael Stiperentzat diskoaren abesti nagusia zenari erreferentzia eginez. Antzeko testu Recknoning bigarren albumean agertua zen: "File Under Water" (Ur azpiko dokumentua); Eponymous diskoan, bestetik, hau irakutzen da: "File Under Grain" (Alearen azpiko dokumentua).
Albuma izendatzeko, bestetik, izenburu desberdinak proposatu ziren: Mr. Evil Breakfast, Skin Up with R.E.M. eta Last Train to Disneyland.
Mezua
Diskoaren abesti batzuek Estatu Batuetako garaiko egoerari aipamen egiten diote. Ronald Regan presidentearen urteetan eszeptizismoa zabaldu zen, bereziki Iranen egoerarekin.
Abestiak
"Strange" abestia jatorriz Wire pospunk taldeak grabatu zuen. Ondoren, R.E.M. taldeak hitzetan moldaketa batzuk egin zitutzten.
Abesti guztiak taldeko partaideek idatzi zituzten, aipatutakoak salbu:[2]
- "Finest Worksong" – 3:48
- "Welcome to the Occupation" – 2:46
- "Exhuming McCarthy" – 3:19
- "Disturbance at the Heron House" – 3:32
- "Strange" (B.C. Gilbert, Graham Lewis, Colin Newman, Robert Gotobed, miembros de Wire) – 2:31
- "It's the End of the World as We Know It (And I Feel Fine)" – 4:05
- "The One I Love" – 3:17
- "Fireplace" – 3:22
- "Lightnin' Hopkins" – 3:20
- "King of Birds" – 4:09
- "Oddfellows Local 151" – 5:21
Musikariak
- Bill Berry- Bateria
- Mike Mills- Baxu
- Peter Buck- Gitarra
- Michael Stipe- Ahotsa
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Albuma Youtuben.
- Datuak: Q904490