Elorri zuriko tximeleta
Elorri zuriko tximeleta | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Pieridae |
Leinua | Pierini |
Generoa | Aporia |
Espeziea | Aporia crataegi Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Elorri beltz, Crataegus, Iparraldeko hostazuri, Vaccinium uliginosum, Elorri zuri, Sagarrondo, Vaccinium vitis-idaea, Viburnum, Otsagereziondo, Prunus sibirica, udareondo, Haritz, Sorbus, Mahatsondo, Intxaur eta Salix phylicifolia |
Elorri zuriko tximeleta (Aporia crataegi) Pieridae familiako lepidopteroen espezie bat da. Eurasia guztian dago hedaturik, Iberiar penintsulan hasi eta 40º-70º latitudean zear Japoniaraino iristen dena. Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean ere aurkitzen da[1].
Deskribapena
Tximeleta handi samarra da, 6-8 cm-ko hegal-zabalera hartzen baitu. Tximeleta zuria da eta zainak oso ilunak ditu, arraren kasuan beltzak eta emearen kasuan arre kolorekoak. Hegalak borobiltsuak dira. Gorpuz iletsua du eta grisa da. Emea arra baino handiagoa da eta hegalen eremu batzuk gardenak izaten dira.
Beldarrak grisak dira eta oso iletsuak. Bizkarraldean lerro beltz zabala dute eta puntu gorri txikiak agertzen dituzte.
Bizi zikloa
Belaunaldi bakarra izaten du. Europa hegoaldean apirila eta ekaina artean ikusten dira tximeletak hegan, Europa iparraldean beranduago. Beldarrak fruitu-arboletaz elikatzen dira, aranondo, gereziondo, mertxikondo eta arbendolondotan aurkitzen dira, eta baita izena ematen dion elorri zurietan ere.
Negua hurbiltzen denean beldarrak taldekatu egiten dira habia osatuz eta hibernatu egiten dute[2]. Esnatu ondoren talde txikitan banatzen dira eta gramineotan pupa eratzen dute. Handik tximeleta belaunaldi berria sortuko da.
Iruditegia
- Tximeleta arra.
- Tximeleta emea.
- Beldarra.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q811483
- Multimedia: Aporia crataegi / Q811483
- Espezieak: Aporia crataegi