Esperantoaren bandera
Esperantoaren bandera edo bandera esperantista (esperantoz: Esperanto-flago, Standardo Esperantista edo Verda Flago) esperantoaren ikur ofiziala da mundu osoan. Bandera gehiena berdea da, hasiera-hasieratik berdea izan baita esperantoaren kolorea; eta ezkerreko goiko zatian lauki zuri bat du, bost puntako izar berde bat duena.
Sinbolikoki, hauek dira elementu horien esanahiak:
- Berdea: itxaropena.
- Zuria: bakea.
- Izarra: mundua. Haren bost puntak, bost kontinenteak.
Historia
Bandera hau Frantziako Boulogne-sur-Merko esperanto taldeak asmatu zuen. 1905ean, herri horretan Esperantoaren Lehenengo Batzar Unibertsala (unua Universala Kongreso de Esperanto) egin zuten, eta bandera hori hizkuntzaren ikurtzat onartu.
Neurriak
Esperantoaren banderak proportzio hauek ditu:
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Esperanto Flag
- Datuak: Q2742210
- Multimedia: Esperanto flags / Q2742210