Euskal Hiria

Euskal Hiria Bernardo Atxaga idazleak 1990eko hamarkadaren bukaeran sorturiko kontzeptu soziopolitikoa da, Euskal Herriko lurraldean bizi diren komunitateen arteko bizikidetza eta elkartasuna helburu utopiko moduan ezartzen duena, identitate anitzeko Euskal Herria proposatuz eta nazionalismo joerek ustez proposatzen duten nazio-kontzeptu esentzialistaren aurkakoa.[1] Urteen poderioz, erakunde ofizialetatik alegoria hori jaso eta lurraldearen antolakuntza eredu jakin bat sustatzeko marketin-goiburutzat baliatu izan dute. Kritika horiek ere jaso ditu, Xabier Montoiaren Euska Hiria sutan lanean esaterako.[2]

Erreferentziak

  1. "Astoa eta Euskal Hiria" (Bernardo Atxagaren bloga)[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Euskal Hiria sutan. Kritika.» berria.info.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257556
  • Wd Datuak: Q12257556


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.