Fronte Herritar Berria (Frantzia)
Fronte Herritar Berria (Frantzia) | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | NFP |
Mota | koalizio politikoa |
Herrialdea | Frantzia |
Ideologia | sozialdemokrazia, Ekologismoa, feminismoa, sozialismo demokratikoa eta komunismoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Osatuta | Alderdi Berri Antikapitalista Allons enfants (en) Bizitzaren aldeko Iraultza Ekologikoa Bretoi Batasun Demokratikoa Ecosocialist Left (en) Elkarrekin! Europa Ekologia-Berdeak Euskal Herria Bai Ezkerreko Alderdia Frantzia Intsumisoa Frantziako Alderdi Komunista Frantziako Alderdi Sozialista Gauche démocratique et sociale (en) Génération.s L'Engagement (en) Langileen Alderdi Independentea Le Progrès (en) Les Radicaux de gauche (en) Mugimendu Errepublikano eta Herritarra New Deal (en) Plaza Publikoa Progressive Unitary Movement (en) Republican and Socialist Left (en) Réunion-en Alde |
Historia | |
Sorrera | 2024ko ekainaren 10a |
Ordezkatzen du | Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Fronte Herritar Berria (frantsesez: Nouveau Front Populaire), 1936n boterean egon zen Fronte Popularraren omenez hala izendatua, 2024ko Frantziako hauteskunde legegileak deitu zirenean osatutako hauteskunde koalizio zabala izan zen, Frantziako ezker politiko guztia biltzeko asmoarekin.
Frontearen parte dira, besteak beste, Europa Ekologia-Berdeak, Frantzia Intsumisoa, Frantziako Alderdi Komunista, Frantziako Alderdi Sozialista edo Génération.s alderdiak. Ipar Euskal Herrian dauden hiru barrutien kasuan Euskal Herria Bai alderdia ere koalizioko kide da[1].
Hauek izan ziren Ipar Euskal Herrian Fronte Herritarreko etiketa eraman zuten hautagaitzak: 4. hautesbarrutian, Iñaki Etxaniz (PS) eta Cecile Senderain; 5. hautesbarrutian, Colette Capdevielle (PS) eta Alain Iriart (EH Bai); eta 6. hautesbarrutian, Peio Dufau (EH Bai) eta Marie Hegi-Urain.[2]
Erreferentzia
Kanpo estekak
- Datuak: Q126487286
- Multimedia: Nouveau Front Populaire / Q126487286