Geografía general del País Vasco-Navarro

Geografía general del País Vasco-Navarro
Jatorria
Egilea(k)Francisco Carreras y Candi (en) Itzuli
IzenburuaGeografía General del País Vasco-Navarro
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Argumentu nagusiaAraba, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia eta Bizkaia

Geografía general del País Vasco-Navarro Francesch Carreras kataluniar geografoak koordinatutako lana da. 1915 eta 1921 bitartean argitaratu zuten lehen aldiz, sei liburukitan.[1][2]

Deskribapena

Alberto Martínek Bartzelonan zuzentzen zuen argitaletxeak 1915 eta 1921 bitartean Francesch Carrerasek koordinatutako lana atera zuen, sei liburuki ezberdinetan.[2] Lehenengoaren hitzaurrean, «Nociones fundamentales de Geología» izenekoan, lana «á difundir y vulgarizar el conocimiento de una región» (euskaraz: «Eskualde baten ezagutza zabaldu eta arrunttzea») argitaratu zutela diote.[1]

Hona hemen edukiak liburukika:

  • lehena, Ramon Adan de Yarza, Telesforo Aranzadi, Arturo Kanpion, Juan Carlos Guerra, Apolinar Federico Gredilla, Vicente Laffite, Julio Lazurtegi eta Félix López del Valladok idatzitako testu orokorrak dituena;[3]
  • bigarrena, Bizkaiari eskainia, Karmelo Etxegaraik egina;[4]
  • hirugarrena, Arabari buruzkoa, Vicente Vera y Lópezek idatzia;[5]
  • laugarrena, Nafarroari buruzkoa, Julio Altadillek egina;[6]
  • bosgarrena, Gipuzkoari buruzkoa, Serapio Muxikak egina;[7] eta
  • seigarrena, Nafarroari eskainitako bigarren liburukia, Altadillena da, lehen liburukia bezala.[2]

Lehen liburukiak hainbat diziplinari buruzko testu orokorrak biltzen ditu, eta, hortik harago, gainerakoek lau probintzietako herrietako herriei, ibaiei, elizei eta beste alderdi batzuei buruzko datuak ematen dituzte.[7] Gipuzkoari eskainitako liburukiak, adibidez, honako eskema honi jarraitzen dio: «egoera, mugak eta hedadura», «orografia», «hidrografia», «geologia eta paleontologia», «espeleologia», «klimatologia eta seimologia», «herrialdearen itxura, ekoizpen naturalak», «probintzia eta bere antolaketa», «nekazaritza, industria eta merkataritza», «industria eta merkataritza», «komunikabideak», «erabilerak eta ohiturak», «istorioak» eta «barruti judizial» bakoitzari buruzko kapituluak.[7]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Altadill, Julio. (1915-1921a). Carreras y Candi, Francisco ed. Geografía general del País Vasco-Navarro. IV Bartzelona: Establecimiento Editorial de Alberto Martín.
  • Altadill, Julio. (1915-1921b). Carreras y Candi, Francisco ed. Geografía general del País Vasco-Navarro. VI Bartzelona: Establecimiento Editorial de Alberto Martín.
  • Carreras y Candi, Francisco, ed. Geografía general del País Vasco-Navarro. I Bartzelona: Establecimiento Editorial de Alberto Martín.
  • Echegaray Corta, Carmelo de. (1915-1921). Carreras y Candi, Francisco ed. Geografía general del País Vasco-Navarro. II Bartzelona: Establecimiento Editorial de Alberto Martín.
  • Múgica Zufiria, Serapio. (1915-1921). Carreras y Candi, Francisco ed. Geografía general del País Vasco-Navarro. V Bartzelona: Establecimiento Editorial de Alberto Martín.
  • Vera y López, Vicente. (1915-1921). Carreras y Candi, Francisco ed. Geografía general del País Vasco-Navarro. III Bartzelona: Establecimiento Editorial de Alberto Martín.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115789519
  • Commonscat Multimedia: Geografía General del País Vasco-Navarro / Q115789519

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX2387137
  • Wd Datuak: Q115789519
  • Commonscat Multimedia: Geografía General del País Vasco-Navarro / Q115789519