Gotzon Egia

Gotzon Egia

Bizitza
JaiotzaTrintxerpe, 1958ko irailaren 17a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Gipuzkoako Foru Aldundia
Lan nabarmenak
ikusi
  • Donostiar haien garaia...
KidetzaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

Inguma: gotzon-egia-goienetxea Literaturaren Zubitegia: 236

Gotzon Egia Goienetxea (Trintxerpe, Pasaia, Gipuzkoa, 1958ko irailaren 17a) euskal idazlea da; ogibidez itzultzailea da Gipuzkoako Foru Aldundian, bertako hizkuntza-plangintzaren arloan ere aritu izan da.[1][2]

Itzulpengintzako eragilea

Hizkuntzalaritza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, baina Itzultzaile moduan eta arlo horretan iniziatiba berriak dinamizatzen aritu izan da batez ere, besteak beste hauek:

  • Senez itzulpen-aldizkariaren zuzendaria izan zen 1999-2005 bitarte, eta erredakzio-batzordeko kide 2006-2014 urteen artean.[3]
  • Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko zuzendaritza taldeko kide izan zen 1999-2002 eta 2003-2007 bitarte, eta EIZIE elkarte horren eskutik itzulpengintzako ikastaroak eman ditu, bereziki itzulpengintzarako konputagailu-tresnen erabilera irakasteko.
  • ItzuL posta-zerrendaren sortzaileetako bat izan zen.

Idazlanak

Saiakera

Historia

  • Pasaiko ikastolako beste umeekin Kontxita Beitia andereñoarekin Arantzazun 1962an.
    Emakumea euskal irakaskuntzan (1922-1975) (1997, Eusko Jaurlaritza)
  • Agustin Anabitarte (1891-1981) (2006, Bidegileak)

Artikulu ugari argitaratu ditu Senez itzulpen-aldizkarian, baita 31 eskutik blogean ere 2012tik 2014ra.[4][5] Bestalde, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak guztira berak sorturiko 45 lan baino gehiago erakusten ditu.[6]

Erreferentziak

  1. «Gotzon EGIA - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  2. Egia, Gotzon. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  3. «SENEZ itzulpen aldizkaria - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  4. «Gotzon Egia | 31 eskutik» 31eskutik.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  5. Egia, Gotzon. «Bilaketa - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  6. Gotzon Egiaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>45 produktu).

Kanpo loturak

  • «Gotzon Egia», Literaturaren Zubitegia.
  • «Donostiar haien garaia...», Alberdania.net.
  • Gotzon lankidea Euskal Wikipedian
  • ItzuL posta-zerrenda
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12258703