Guisandoko San Jeronimo monasterioa
Guisandoko San Jeronimo monasterioa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Ávilako probintzia |
Udalerria | El Tiemblo |
Kokapen fisikoa | Cerro de Guisando |
Koordenatuak | 40°21′46″N 4°27′20″W / 40.36272°N 4.45549°W / 40.36272; -4.45549 |
Historia eta erabilera | |
Ecclesiastical confiscations of Mendizábal | |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-54-0000011-00000 |
Guisandoko San Jeronimo monasterioa Avilako probintziako El Tiemblo herrian zegoen monasterioa zen, Gaztela eta Leon Erkidegoan, Espainian. Gaur egun erorkinak babestuta daude.
Historia
Monasterioaren jatorria 1375ean dago. Urte horretan Juana Fernándezek utzitako lurretan eraiki zen. Fraideak San Jeronimo ordenakoak ziren eta esaten da, eraikina altxatu aurretik, bertan dagoen haitzuloan bizi zirela. Juana Fernández, bestetik, Henrike II.a Gaztelakoaren sasiko alaba zen Leonor Gaztelakoaren tutorea izan zen.
Babesa
1954ko otsailaren 5ean Espainiako Gobernuak Leku Pintoresko moduan monasterioa babestu zuen.[1] Gaur egun Ávila probintziako kultura-intereseko ondasuna bezala babestuta dago. Hispania Nostra elkarteak, utzikeria dela eta, monasterioa bere zerrenda gorrian jasota du.[2]
Babestutako inguruak
- Monasterioaren hormak
- Klaustroa: Gotikotik pizkunderako trantsiziokoa
- Haitzuloa: antza, monasterioa altxatu aurretik monjeak bertan bizi ziren.
- Lorategiak
- Baseliza: Villenako Markesak altxatu zuen.
- Hasieran Guisandoko Zezenak multzo berean sartzen ziren.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Guisandoko Zezenak
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoaren webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Inguruari buruzko bideoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guisandoko San Jeronimo monasterioa |
- Datuak: Q17043002
- Multimedia: Monastery of San Jerónimo de Guisando (El Tiemblo) / Q17043002