Gure munduko bizimodua guziyentzat da laburra, griña gaiztuak tiratzen gaitu, ortatik dator makurra; leku askotan ikusi oi da lapur guardiyan lapurra, animaliya ere igual katua eta zakurra: berak asko nai ta ezin sufritu bestek daraman apurra.
Alper askori gustatzen zaio bestek egiña jatia, berentzat zernai komenentzi ta pobriarentzat kaltia; lapur txikiyak preso sartuta gaiñera berriz katia, aundiyarentzat libertadia, beti zabalik atia ... Kantabriyako fueruak ere olaxe kenduak dia.
Mundu onetan dijuan martxa etzait askorik gustatzen, bear bezela portatzen baiña errezago da juzgatzen; pobriarentzat amenazua, kopeta dute beztutzen, sermoi ederrak adituaren ez dira asko estutzen, lapur txikiyak preso sartuta berak milloiak ostutzen.
| Lapur txikiyak kastigatzeko non-nai badago kartzela, kupira gabe ematen zaio denbora askoko itzala esanaz: "egindako okerrak antxen pagatu ditzala" ... aundiyak libre ikusten dira pasiuan dabiltzala, ez projimua maite bagendu gere burua bezela.
Zakurrak ere lapurren kontra zaunkaz pasatzen du gaba nagusiyari adieraziz fuerte zabalduaz aba; mataderiya non den badaki, maiz asko juango da ara, usai oneko sudurra dute belarriyak erne para, puska galantak artuko ditu iñor deskuidatzen bada.
Itsasuan zer gertatutzen dan ez al dezute ikusi? Txardin berriya eta antxua izurdiaren igesi, azpiyan ezin aguantatu ta gaiñera irten-arazi, an ere arrantzaliak pronto beren sare eta guzi ... anima salbo, jende pobria gaur olaxe gera bizi.
| Gure tartian gauza bat dago izugarri itsusiya: begiyetako bista ona ta elkar ezin ikusiya. Juezak alde daukazkiyenak irabazten du auziya eta orduan egingo diyo berak nai duen guziya: aundi gaiztuak nai duen arte txiki onaren biziya.
|