Selekzioa 1974eko Munduko Futbol Txapelketan. Johan Cruyff lehenengoa da eskuinetik.Danimarkaren aurkako partida 2012an.Zaleak.
Herbehereetako futbol selekzio nazionalaherrialde hartako ordezkaria da. 1905ean lehenengo partida jokatu zuten, Belgikaren aurka hain zuzen ere. Hiru aldiz izan da munduko txapeldunordea eta behin Europako txapelduna.
Urte gehien egondako entrenatzailea Bob Glendenning (1923 eta 1925-1940) izan zen, eta bere atzetik Elek Schwartz (1957–1964).
Nabarmendu dira selekzioak Munduko eta Europako txapelketetan lortutako postuengatik Rinus Michels (1974 eta 1988), Ernst Happel (1978), Guus Hiddink (1998), Bert van Marwijk (2010) eta Louis van Gaal (2014).
1971 urtean debuta egin arren hamarkadetan maila apala izan du. 2009an sailkatu zen lehen aldiz Europako Futbol Txapelketa jokatzeko eta final laurdenetara iritsi zen. Ordutik aurrera Europako eta Munduko txapelketetan aritu da. 2017an Europako Txapelketa antolatu zuen eta Txpelduna izan zen.