Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa
Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2011 |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Lekua | Gasteiz |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
higagasteiz.wixsite.com… | |
Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa (HIGA) mundu osoko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak batzen dituen topaketa da. Gasteizen (Araba) izaten da. [1]
Askotariko soziolinguistika hariak jorratzen dira bertan: hizkuntza mailako aktibismoa, intersekzionalitatea, hizkuntza biziberritzeak, aldarrikapenak, ingurune digitalak, hizkuntza komunitateen arteko elementu komunak...[2]
UNESCOk Higa aukeratu du Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkada barruko ekitaldi ofizial gisa.[3]
Edizioak
I. edizioa
2011n izan zen eta Bretainia, Korsika, Galizia, Katalunia, Valentzia, Mallorca eta Euskal Herriko hiztun gazteak elkartu zituen.
II. edizioa
2018an 35 hizkuntza gutxituetako 75 gazteren parte hartzea izan zuen.[4]
III. edizioa
2021ean COVID-19ak eraginda, jardunaldien zati handi bat online egin behar izan zen.[5]
IV. edizioa
2023ko uztailaren 17tik 21era bitartean izango da Gasteizen eta 75 gazte baino gehiago biltzeko asmoa du ekimenak.[6]
Bultzatzaileak
Antolatzaileak
- Beñat Garaio soziolinguista.
- Morgan Lincy Fercot bretoiera aktibista.
- Gasteizko udalaren Euskara eta Gazteria zerbitzuak.
Babesleak
Hizkuntza Politika Sailburuordetza, Badalab, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskarabidea, Gipuzkoako Foru Aldundia.
Batzorde Akademikoa
Euskaltzaindia, EHU, ELEBILAB ikerketa taldea, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra, Udako Ikastaroak, Soziolinguistika Klusterra, Rise Up.
Laguntzaileak
Garabide, YEN/JEV, NPLD, Global Voices, Etxepare Euskal Institutua.
Ekimen ofiziala
UNESCOren Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkada, EHUko Udako Ikastaroak.
Erreferentziak
- ↑ Begiristain, Edurne. «Mundu osoko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak Gasteizen elkartuko dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- ↑ «HIGA! - Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- ↑ 75 lagunek 65 hizkuntza partekatu dituzte Gasteizen egiten ari diren HIGAren, hizkuntza gutxituetan hitz egiten duten gazteen topaketaren, IV. edizioan « Prentsa oharrak. (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ «HIGA! hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa antolatu dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- ↑ «Sitio web del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Euskera - Campañas de promoción» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ «Hizkuntza gutxituen hiriburu izango da Gasteiz uztailean, laugarrenez - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- Datuak: Q116995149
- Multimedia: HIGA Gasteiz, Summit of Young Speakers of Minoritized Languages / Q116995149
- Koordinazioa: HIGA