Hormizd II.a
Hormizd II.a | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
302 - 309 ← Narses Armeniakoa - Adarnases → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | III. mendea | ||
Heriotza | 309 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Naqsh-e Rostam | ||
Familia | |||
Aita | Narses Armeniakoa | ||
Ama | Shapurdukhtak of Sakastan | ||
Ezkontidea(k) | Ifra Hormizd (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Sasandar dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Zoroastrismoa |
Hormizd II.a[1] (persieraz: هرمز دوم; ? - 309) Sasandar Inperioko xahanxah izan zen 302 eta 309 bitartean.
Bizitza
Narses Armeniakoaren semea zen. 302an koroatu zuten sasandar errege. Deus gutxi ezagutzen da haren erregealdiari buruz. Aitak ez bezala, manikeoak jazarri zituen. Iturri batzuen arabera, ghassanidar talde batek hil zuen ehizean zebilela; beste batzuek diotenez, sasandar magnateak ziren hiltzaileak[2].
Hormizd II.a hil ondoren, handikiek haren seme nagusia, Adarnases, hil zuten, erregealdi oso labur baten ondoren, jarrera krudela erakutsi baitzuen; beste semea, Hormizd, preso eduki zuten, eta tronua Hormizd II.aren ohaidearen seme Xapur II.arentzat gorde zuten. Beste bertsio batek dioenez, Hormizd II.aren lehen emaztearen semea zen Xapur II.a, eta amari koroa bat jarri zioten bulban haurdun zegoenean, umea errege bezala jaio zedin.
323an, Hormizd printzeak ihes egin zuen presondegitik, emaztearen laguntzarekin, eta babesa aurkitu zuen Konstantino I.a Handia erromatar enperadorearen gortean. 363an, Juliano Apostata erromatar enperadorearen armadan zerbitzatu zuen, Persiaren aurka; haren semeak erromatar gobernuko prokontsul izan zen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hormizd II.a |
Aurrekoa Narses Armeniakoa | Sasandar erregea 302-309 | Ondorengoa Xapur II.a |
- Datuak: Q313599
- Multimedia: Hormizd II / Q313599